Uliako igoera, nire erlojuaren begietatik

Mikel Olasagastiri irakurri nion aurrekoan, bere blog pertsonalean, eskuratu dituen jostailuen berri. Eta txirrindularitzari buruzko Altimetrias nahiz Tropela.net guneak behatu ditut azken aldian. Lehenagotik ere banuen nire gatxet kuttunenetako baten inguruan idazteko gogorik. Eta hiru hauek eman didate azken bultzada, nolabait.
Polar AXN 500 erlojuaren limited edition bat da (kolore ezberdinak, besterik ez…): Barometroa, altimetroa, iparrorratza, termometroa eta pultsometroa dira dakartzan ezaugarri nagusiak, orduaz, egunaz, alarmaz, kronometroaz, abiadura bertikalaz eta beste feature batzuez gain.
Erlojuaren baliabideak gehiago ustiatzeko aukera ematen duen zenbait aplikazio ere badu.
Batetik, erabiltzailearen egoera fisikoa neurtzeko, fitness test izeneko tresna dauka. Atsedenean zaudela duzun bihotz taupaden maiztasuna oinarri hartuta diagnosi bat egiten du. Horretarako, erlojuan bertan erabiltzailearen ezaugarri fisikoak (adina, pisua…) ezarri daitezke. Ownindex izeneko batazbestekoa sortzen du erlojuak, norbere ahalmen fisikoaren neurria.
Kirola egiten ari zarela, zeure bihotz taupaden mugak gainditzerakoan alarmak salto egiten du. Eta altuera jakin batzuk gainditzerakoan ere abisa zaitzan eska diezaiokezu. Gainera, 14 ordura arteko datuak gordetzeko ahalmena du.
Izan ere, darabiltzan tresnei lotutako softwarea ere badakar Polar erloju finlandiarrak (Windowsentzako bakarrik). Horren bitartez, erlojuan gordetako zure kirol saioen datuak konp gorde eta kudea ditzakezu, baita prestaketa taula eta egutegiak osatu ere.
Datuak ordenagailura pasatzeko ez du kablerik behar. Hari gabeko konexio infragorria erabili dezakezu ariketen datuak ordenagailura pasatzeko. Esan bezala, nire tramankulutxo kuttunenetakoa.
Duela urte bete jasandako lesioaren eta neguko egun laburren, lanaren eta nire nagikeriaren kulpagatik, besteak beste, azkenaldian apur bat utzita neukan bizikleta.
Ostiralean, azkenik, nire burua neurtzeko saio txiki bat egitea erabaki nuen. Donostiako Ulia gainera igoera. Gorputza behartu gabe, erlojuak taupadak nire mugetatik gora zeudela esan arren. Bide batez, nire gatxet kuttuna frogatzeko aukera izan dut berriz. Badakit Uliako igoera ez dela inolako lorpena, baina hemen eskegi nahi izan dut emaitza. Entrenamendu faltan nago nabarmen!
![]()
PS: Esan dezadan erloju hau ez dela espreski txirrindularitzan erabiltzeko prestatua. Besteak beste ez dakarrelako sinkronizatutako kilometro eta abiadura horizontal neurtzailerik. Horretarako badaude beste modelo batzuk. Mendirako edo “kanpoko kiroletarako” dago egina. Nahiko pisua ere bada. Taupadak neurtzeko, jakina, trasmisore bat erabili behar da bularrean.
This entry was posted on Igandea, Apirila 22nd, 2007 at 10:10 pm and is filed under gatxet. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Apirila 24, 2007 at 11:40 am haritz wrote:
Oharra: Mikelek jakinarazi dit email bidez
Polar+Linux:
“Bekaldean ubunturako paketeak non lortu dio… zure modeloa eztakit
onartzen duen baina tira… ez badu ulertzen, galdetzea izango da
garatzaileei… agian datuak emanda euskarria ere egin dezakete eta
Ondo izan!
http://www.saring.de/sportstracker/ ”
Beraz, badago Linuxen dabilen softwarea gisa honetako erlojuentzat. Orain frogatzea falta zait. Uste dut nire arazorik handiena konexio infragorria konfiguratzen izango dudala Ubuntun.