Virginia Tech, lekukoak informatzaile
Egunotan Amerikako Estatu Batuetako Virginia Tech Unibertsitatean izandako sarraskiak sare sozialaren eta herri kazetaritzaren adibide argi bat eskaini digu. Lehenago ere izan dira beste adibide batzuk, baina gertakari honek eduki morboso handia izan arrren ere 2.0 sarearekiko interesa dugunontzat azterketarako gai bikaina eskaini dezake.
Izan ere, Virginia Tech unibertsitatean izandako 32 ikasleen hilketaren ondoren, informazioak izan duen zabalpenak hainbat aldiz aipatu dugun herri kazetaritzaren adibidearen ezaugarri berberak ditu.
Hedabide ofizialak ezin izan dute oraingoan ere blog-ek eta lekuko zuzenek baino azkarrago eta gertuagotik informatu. Blogak eta lekuko zuzenak izan dira informazio iturri lehenengo orduetan, ondoren hausnarketa ofizialak gailendu badira ere.
Sakeleko telefono batekin hartu eta Youtuben eskegitako bideoa izan da gertakariaren lehenengo lekukotasun grafikoa inork baino lehenago eman duena, eta hedabide ofizialak iturri horiek aipatzera behartuta egon dira.
Garai batean kazetariak lekukoaaren hitzak bertatik bertara eskuratu behar bazituen, egun askoz ere iturri zuzenagoak, azkarragoak eta bertakoagoak aurki daitezke interneten. Denbora laburrean. Izan ere, lekukoren batek edo zuzeneko informazioa duen norbaitek sarera eskegi bezain pronto egon da informazioa eskuragarri. Eta gaur egun hori egitea ez da zaila. Zailtasunik badago, horrelako egoera latz bat bizi eta idazteko gai izateko lasaitasuna berreskuratzearenak izan behar du…
Hilketak gertatu eta egun gutxi igaro direnean, dagoeneko Virginia Tech-eko informazioa zabaldu duten 2.0 tresnak gainezka daude. Eta ez da hain erraza lehenengo uneetan lekukotasun zuzenak eman zituztenak bilatzea hainbeste zarataren artean. Hala ere, hemen jarriko ditut nik ikuskatu ditudan guneak, arrapaladan idatzi dudan sarrera honen ulertzeko:
Virginia Tech Unibertsitatea
Collegiate Times, unibertsitateko ikasleen agerkaria
Icanthread01 bloga
Threat Level bloga
Argazkiak Flickr-en
Blogetako informazioen laburpena
Evil genius bloga
Gertakariaren berri Wikipedian
Bideoak Youtuben
Washington Post blogarien inguruan
NowPublic
Planet Blacksburg
Blogari-lekukoen inguruko artikuloa
This entry was posted on Asteazkena, Apirila 18th, 2007 at 10:42 pm and is filed under media. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Apirila 21, 2007 at 10:21 am admin wrote:
Oharra: Egile eskuideak direla eta Youtuben dagoeneko bideoa ez dago eskuragarri. Akaso egin zuenak telebista kate bati saldu zion eta geroago beste norbaitek igo zuen Youtubera. Ez dakit, egia esan. Baina kendu dutenerako milioi bat aldiz, gutxi gora behera, ikusi da bideoa. Youtubeko bideoen loturan Virginia Tech unibertsitatearen gertakarien bideo gehiago dago, sakeleko telefonoekin ateratakoak.