rssgaur8 logotipoa

Robotak esan dit: Eskandalua Etxe Zurian

Aspaldian izan nuen testua soinu bilakatzen duen tresnatxo baten berri. Alegia, teklatu bidez idatzitako testu bat irakurtzen duen robota.

Jakina, robot hark ez zekien euskaraz. Gogoan dut igelesezko fonetikarekin jolastuz euskararen antza zuen esaldi bat osatzea nola lortu nuen. Egunen batean ekarriko dut hona audio hori. Emaitza nahiko barregarria zen-eta.

Beraz ez da berria testu editagarria testu irakurri bilakatzen duen robotaren kontua. Bai, ordea, Slashdot gunean teknologia horri eman zaion erabilera. Niretzako bederen.
Slashdot-en argitaratzen diren idatzizko artikulo guztiak gisa horretako tresna batekin entzungai bilakatzen dituzte sistematikoki, eta podcast bat ere osatu dute Feedburner-en.

Ingelesa ama hizkuntza ez dugunontzat ere, esan behar dut nahiko emaitza ona lortu dutela, ulergarria, nahiz eta agerikoa den robot bat ari zaigula hizketan. Entzun, nahi baduzue, artikulo horietako bat hemen azpian.

Bertan diotenez, Etxe Zuriko hainbat e-posta desagertu egin da egunotan, hainbat afera garranitztsuren ingurukoak tartean. Besteren artean, Karl Rove aholkulari presidentzialaren komunikazioak. Dagoeneko Watergate eskandaluaren grabaketetako 18 minutu ezagunen desagerketarekin alderatu dute gertakaria. Badu mamia.

This entry was posted on Osteguna, Apirila 12th, 2007 at 9:25 pm and is filed under media. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Hau irakurri dut justu oraintxe bertan eta aurretik saltseatzen nenbilela blog batekin egin dut topo, agian gai berdinaren inguruan denez, hau da, trapu zikinak interneten eta sarean nolabait jartzea, uste dut irakurtzeak merezi duela. Zuk ere agian aipatu dezakezu sakonago ekarpenen batean, ez dakit.

    Beno blog batekin egin dut topo, http://egibarrenalde.nireblog.com eta bertan esaten duenez Imazen sektoreko batzuen trapo zikinak ateratzeko prest dago… ea ea, ziur asko dagoela ateratzeko hortik zehar, hauek ezagututa!

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.