rssgaur8 logotipoa

Euskal iPod?

Naiara eta Janire kreatibo bikoteak ekimen bitxi baten berri eman du blogaren bitartez.

Euskal iPod izeneko produktua merkaturatzeko asmoa omen dute eta, “berria denez, hainbat arlo definitu behar dira lehenik eta behin”. Errentagarria izateko, marketing erabaki batzuk hartuko omen dituzte.

Merkaturatu nahi dutena iPod musika erreproduzitzaile arrakastatsuaren edizio mugatua da, Euskal iPod izenekoa, 8 Gb-eko edukierarekin.

Target-a edo xede taldea honakoa da: ”Euskal Herriko musikazaleak, gehienbat gazteak, teknologia berriekiko jarrera zabalagoa baitute”.

Lehiakideak, “Mp3 erreproduzitzaile guztiak eta walkman-ak. Laster mugikorrak ere”.

Komunikazioaren helburua: “Euskal edizio berezi hau erakargarria egingo dugu xede-taldearentzat. Horretarako euskaldunak arlo askotan ezberdinak garela adieraziko dugu eta horregatik euskaldunon berezitasunarekin bat datorren iPod-a sortu dugula, beste iPod-en ezberdina”.

Iragarki grafikoa, pertsonalizazioa eta txostena dagoeneko garatu dituzte. Gainera, spota zintzilikatu dute Youtuben.


Zur eta lur geratu naiz hasiera batean ekimenaren bideoa ikusi dudanean. Jolas bat ote da, ala zerbait gehiago? Izan ere, oso txukun garatutako kanpaina iruditu zait, atentzioa erakartzeko modukoa. Beraz, hiru aukera bururatu zaizkit. Unibertsitateko Publizitate ikasleen lan baten parte da (blogean zintzilikatu duten eskemari erreparatuta…), abian jartzekotan den Hazruido lehiaketara begira egindako kanpaina bat da (MTVren Amo a Laura kanpainaren antzerako viral marketing txapelketa), edo benetan Euskal iPod izeneko edizio mugatu bat merkaturatzeko aukera aurrikusi du norbaitek?

 

This entry was posted on Asteartea, Apirila 3rd, 2007 at 6:04 pm and is filed under publi. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

2 Comments so far

  1. Tira, itxura guztien arabera Euskal Herriko Unibertitateko Publizitate ikasleen lan bat da. Sormena eta Diseinu grafikoa irakasgaiaren barnean bi ikaslek egindako kanpaina.

    Sormen ikasgaiko Sergio Monge irakasleak agindutako lan bat da, hain zuzen ere.

    Berez, Youtuben duen azalpenean ere argi esaten du: eUSkal iPod berriaren iragarkia (Euskal Herriko Unibertsitatea).

  2. Behin-betiko webgunea argitaratu dugu:

    http://www.euskalipod.com

    Orain istorio osoa konta dezakezu…

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.