8. herrialdean eta 6. kontinentean Korrika
Korrika Bartzelonan
Korrika 15 zortzigarren herrialdera, diasporara, ailegatu da, beste edizio batzuetan gertatu den bezala. Eta lau kontinentetan utzi du arrastoa: Europa, Asia, Ozeania eta Amerika. Afikara, dakidanez, ez da oraindik iritsi.
Euskalkultura.com gunean agertzen dutenez, Madrilen Kongresu espainolaren eraikinaren paretik pasa da, eta korrikalariek “Lehoiak ere Korrikaren alde” ohiukatu dute.

Mar del Platan ere, bertako Euskal Etxearen eskutik, abiatu dute Korrika 15, eta ostiral honetan amaituko da Korrika Txikiarekin.

Beijinen (Txina), Korrika TX1 ospatu dute aurten bertako euskaldunek, halaber. Besteak beste, Shangaiko Euskal Etxeko kideak aritu dira antolaketa lanetan.

Azkenik, Kataluniako hiriburura ere heldu da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Gainera, Youtuben zintzilikatu dute azken metroen bideoa. Bartzelonako Euskal Etxeak, ohi duenez, hainbatekitaldi antolatu ditu korrikaren inguruan. Euskal etxe honen blogean egitarauak eta beste informazio batzuk daude eskura.
Korrikarekin batera, Ziberkorrikak lasterketa binarioa hasi zuen. Mundu osoko euskaltzaleek, orain arte, 74 kilometro erosi dituzte. Britainia Handia, Danimarka, Eskozia, Estatu espainola, Alemania, Argentina, Iparramerika, Suitza eta Irlandan egon da ziberlekukoa, eta lerro hauek idazterakoan Nafarroan zegoen.
Ziberlekukoaren bitartez diasporako Korrikako partaide “beterano”tzat jo ditzakegun Karlos Orue eta Miren Sanz-en berri ere izan dugu, Sydneytik (Australia).
Korrikak berriz ere Euskal Herriko zortzi herrialde zeharkatuko ditu aurten. Eta Afrikara oraindik iritsi ez den arren, seigarren kontinentean inoiz baino urrats sendoagoak ematen ari da. Interneten, alegia.
This entry was posted on Asteazkena, Martxoa 28th, 2007 at 10:20 pm and is filed under esporak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


on Martxoa 28, 2007 at 10:26 pm zabaldu.com wrote:
8. herrialdean eta 6. kontinentean Korrika…
Korrika 15 zortzigarren herrialdera, diasporara, ailegatu da, beste edizio batzuetan gertatu den bezala. Eta lau kontinentetan utzi du arrastoa: Europa, Asia, Ozeania eta Amerika….
on Martxoa 29, 2007 at 1:53 pm Dani wrote:
Bistakoa da, bai, Korrika internet bidez ere ematen dela, horren adierazgarri da http://www.korrika.org gunera sartzeko egoten diren zailtasunak, izan ere, behin baina gehiagotan gunea kolapsatu egin da bisitari kopuru mordoagatik.