Euskal twitterrak mapan
Egunotan Twitter izeneko tresnaren berri eman digu Ingelesen Hilerriak. Sakelekoaren SMS bidez mezuak zuzenean internetera bidaltzeko sistema da, eta alderantziz. SMS bitartez blogatzeko jostailutxoa. Mikronikak bururatu zaitzaizkidanean, Nintendo DS ttipi batetik idaztekoak, horrelako zerbait nuen buruan. Eta SMSz egin ahal izateaz ere aipatu nuen zerbait, Twitter ezagutu gabe. Gaur bertan eman dut nik izena, nahiz eta oraindik ez dudan balioztatze mezua bidali.
Gutenberg Galaxia blogean berrikuntzak egiten ari nintzen, besteak beste Zabaldu.com eta Bildu.net Wordpressen gaineratzeko pluginen bila, eta bitartean aspaldi topatu nuen blog estatubatuar bat arakatzen.
Bide batez esan dezadan ez dudala lortu ez bat ez bestea. Bildu.net-ek ez dakit ba ote duen, eta Zabaldu.com-enaren berri Hiru Puntu Zero blogean topatu dut, baina Zip fitxategia ez dago eskuragarri. Argibideak eskertuko nituzke. Ez nago bat ere aktualizatuta afera honetan.
Kontua da aipatu blogean kuxkuxeatzen ari nintzela blogariaren mezu bat ikusi dudala. Twittermaps ekimenaren berri eman dit, kasualitate hutsez. Twitter-i lotuta dagoen tresna bat da, Google maps erabiltzen duena. Twitterren izena emanda bazaude, zure kokalekuaren berri eman dezakezu, eta Twittermaps-en zure mezua agertuko da esan diozun tokian, ttantta poduan, zure avatar eta guzti.
Bilatzailean Donostia ES jarri dut eta hara non agertu zaizkidan zenbait euskal twitter, tartean Teketen ere bai, euskaraz egiten duen bakarra. Tagzania ere han zegoen, ingelesez baina. Luistxo eta Gaztelumendi ere badabiltzala uste dut, baina ez zeuden mapan kokaturik oraindik. Gasteiztik, Donostiatik, Andoaindik, Bilbotik, Altsasutik eta Eibarko Azitain industrialdetik bidalitako mezuak irakur zitezkeen.
Patxik aipatutakoari jarraiki, Twitterren benetako erabilgarritasuna frogatzeko modu polita izan daiteke Korrikatik zuzenean idaztea. Twitterrek gauza berritzaile bat badauka mugikortasuna da, eta zer mugikorrago orain bertan Korrika baino!
Lekuz aldatzen bazara, Twittermaps-en kokapena berritu dezakezu, mezua nondik bidaltzen ari zaren ikus dadin. Eta gehiago ere eskaintzen du, real time-n, denbora errealean, bidali diren mezuak ere agertzen baitira Twittervision-en. Hemen itsatsi nahi izan dut, embed horietako bat egin, baina ez dut ikusi aukera eskaintzen duenik. Zinez ikusgarria da nola doan mapa mugitzen mezuak agertu ahala, mundu osoan!!! Ikaragarria…
(Laguntza orrrialdeetan badago APIari buruzko argibide zenbait. Baina ez dut gauza handirik lortu. Webgunean mezuen bagde bat jartzeko aukera soilik)
Esango nuke Luistxorena eta Karrajuakoa baino lehenago beste blog euskaldun batean ere irakurri dudala, gainetik, Twitter-i buruz. Ez dut topatzerik izan ez Technoratin ez Googlen. Bilaketa ezberdinak eginda, ere ez. Bilaketa zehaztearren, “twitter-en” idatzi dut, deklinatuz aurkituko nuelakoan.
Twitterbox, Second Lifeko Twitter
Nolakoak diren gauzak batzutan. Ez dut nahi nuena aurkitu, baina bidean beste gauza batekin egin dut topo. Orain gutxi euskal blogosferan hain komentatua izan den Second Lifen ere atera diote-eta Twitter-i probetxurik.
Irakurrri dudanez, Linden Lab-ekoek Twitterbox izeneko tresnatxoa garatu dute, bigarren bizitzan unean uneko mezu laburren sistema barneratzeko. Diotenez, “interneten aurten izan diren bi fenomeno garrantzitsuenak uztartu dituzte”
Nik laster bidaliko dut nire mezutxoa, hor ere sortzen ari den euskal komunitateari ekarpentxoa egiteko. Baina galdera beste norbaitek luzatu du lehenago, Second Liferekin ere azaldu den zalantza. Huskeria ala interesgarria?
This entry was posted on Larunbata, Martxoa 24th, 2007 at 2:33 am and is filed under ziber. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.



on Martxoa 24, 2007 at 2:39 am zabaldu.com wrote:
Euskal twitterrak mapan: Twittermap eta Twittervision…
Egunotan Twitter-en berri izan dugu Ingelesen Hilerrian. Oraingoan Twittermap eta Twittervision gehigarriei buruzko albisteak dakartza Gutenberg Galaxiak. Twittermap-en zenbait euskal twitter ikusi ditugu mapan kokatuta, eta Twittervision-en bitartez m…
on Martxoa 24, 2007 at 2:41 pm admin wrote:
Hortik zehar http://jaiku.com topatu dut. Twitterren antzera, SMSak eta sarea uztartzen ditu, Ez dut gehiegi begiratzeko denborarik izan, ordea. Badirudi telefonoek bateragarri izan behar dutela. Agian softwareren bat beharko dut, Twitterrek ez bezala.
on Martxoa 26, 2007 at 3:44 pm aitor wrote:
Aupa,
Hiru Puntu Zero blogean jarri nuen zabaldu.com pluginaren helbidea zuzendu dut. Beraz, plugina jeitsi dezakezu:
http://aitor.mundua.com/files/2006/03/zabaldu.zip
Dena den, badaukagu zabaldu.com eta bildu.net plugin bakarrean biltzen dituena. Honako helbidetik jeitsi dezakezu:
http://boropress.org/jeitsi/plugins/soziala.zip
on Martxoa 26, 2007 at 4:45 pm admin wrote:
Mila esker Aitor. Oraintxe bertan jaitsi eta saiatuko naiz instalatzen, ea ez dudan ezer puskatzen!
on Martxoa 26, 2007 at 8:36 pm Teketen wrote:
Bildu.net-ekoa badago, hemen dituzue tresna guztia (http://www.bildu.net/about/). Ea baliagarri zaizun. Kronika ona nire lagun zerrendan sartu zaitut.
on Martxoa 27, 2007 at 12:20 pm admin wrote:
Eskerrik asko zureagatik ere Teketen. Orain plugin horiek martxan jartzea besterik ez zait geratzen. Arazorik badut, galdetuko dizuet!
on Martxoa 27, 2007 at 12:21 pm admin wrote:
ah! Eta twitterrreko zure mezuak jarraitzen ditut bai!