Podkaraz, euskarazko I. podcast erakustaldia
Info7 Irratiak, UEUko eta EHUko Kazetaritza Sailekin elkarlanean, euskarazko podcasten lehen erakustaldian parte hartzeko gonbidapena luzatu du.
Bertan azaltzen denez, “amarauneko azken aurreko sukarra ditugun arren, euskarazko podcastgintza ahul samar dabil oraindik” eta “egoera hori astintzeko eta geure artean podcastgintzaren kultura indartzeko” antolatu du erakustaldi hau internet bidezko irratiak.

Baldintzak
“Edozertaz edo edozeinetaz soinu-erretratu bat egitean datza lehen edizio honetako baldintza. Egoera bat agertarazi, pertsona bat deskribatu, denok egin eta inor onartzera ausartzen ez den hori kontatu… Nahi duzuna, baina atera diezaiogun errealitateari – norberarenari- soinu-argazkia!”, jakinarazi dute Info7tik.
Podcasten iraupenak 3 eta 5 minutu bitartekoa izango beharko du. Izena emateko ondoko helbidera igorri behar da mezua podkaraz(abildua)info7(puntu)com.
Mezu horretan xehetasun hauek zaladu behar dira:
Podcastaren izenburua
MP3 fitxategia zintzilik dagoen guneko url-a edo lotura
Egileraren datu pertsonalak
Erakustaldian parte hartzeko azken eguna maiatzaren 15a izango da.
Epaimahaiaren erabakiz erakustaldiko podcastik onenari “Euskal Podcast Labela” emango zaio. Gainera, podcastik onenak bere programazioan eskainiko ditu Info7 Irratiak.

This entry was posted on Asteazkena, Martxoa 21st, 2007 at 8:15 pm and is filed under media. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.