rssgaur8 logotipoa

Mundu hunec iduri itsasoa: iguerica ezdakiena ithotcera doha

Duela egun batzuk Gutenberg Galaxian ezagutarazi nizuen liburu eskuizkiriatuko esaera zaharretako bat da izenburuan dagoena. Eta orain dela ehun urte idatzita dagoen arren, egun duen “bigentzia“gatik bereganatu du nire arreta.

Euskarazko esaera zahar bilduma eskuz datzita eta takigrafiatuta duen XIX. mendeko liburuxkaen gainean informazio gehiago emateko moduan naiz gaur.

Istorio honen lehenengo kapitulua irakurri bazenuten, jakingo duzue orduan oraindik zalantzaz beterik zeudela bertan esaten zirenak, atsotitzen, estenografiaren eta egile ezezagunaren inguruan.

Hiru ezaugarri horien gainean badut berrikuntzarik joan den astean egindako zenbait ikerketaren ondorioz. Imanol Amiano lankideak esan zuen bezala, beraz, argia eta takigrafoak!

Atsotitzak kontatu ditut, eskuz idatzita daudenak. 418 inguru bereizteko gai izan naiz. Alfabetikoki antolatuta daude eta gehientsuenak traskripzio estenografikoa dute. Hauei liburuan inprimatuta datozen esaerak gehitu behar zaizkie. Kasu batzuetan horiei ere itzulpen takigrafikoa gehitu zien egile ezazagunak.

Alfabetoko letra bakoitzeko atsotitz batzuk egunez egun hasiko naiz hemen berridazten, gaur hasita.

Gainera, Gotzon Garateren atsotitzen bilduman baliokidetzarik ote duen ere begiratuko dut, eta izatekotan alboan ipini. Egilea eta takigrafiari buruz gehiago jakin artean, tarteka joango naiz gehiago argitaratzen.

Acheriak, buztana luze, bera bezala besteak uste
(Azeriak puztena luze, berak ala duenak bertzeak ala uste)

Aita bilzaleri seme barreiari
(Biltzari hona, barreiari hona)

Alaba ezkontzerat nahi denean, semea ordu denean
(Alaba ezkont ezak nahi duenean, semea ordü denean)

Aski dakik, bizitzen badakik
(Baliokidetzarik ez)

Alaba sorhi denean esconzeco, ezta erraz begirazeco
(Alaba zorhi denean ezkontzeko, ezta erratz begiratzeko)

Adiskidea gauza tchipian behar da phorogatu, handian emplogatu
(Baliokidetzarik ez)

Mundu hunec iduri itsasoa: iguerica ezdakiena ithotcera doha
(Mundu hunek dirudi itsasoa, igerika eztakiena ondarrera doa)

This entry was posted on Asteartea, Martxoa 20th, 2007 at 12:53 pm and is filed under biblio. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

5 Comments so far

  1. Aupa Haritz!

    Mila esker datu berriengatik, zinez interesgarriak dira. Baina niri sotrzen daidan zalantza, zera da: Ontzat emanik takigrafia direla zeinu horiek (ongi legoke zeinuak konparatzea eta antzekotasunak zein korrespondentziak bilatzea), geure buruari egin beharreko galdera “zertarako” da, hots zein da atsotitz zerrenda bat takigrafiaz idaztearen helburua?

    Lehenik pentsa liteke atsotitzak belarriz jaso eta zuzenean takigrafiaz biltzen zituela, gero osorik idazteko. Honek ez du indar handirik, kontuan izanik esaerak albabetikoki ordenaturik daudela, hortaz ez zituen belarriz entzun, baizik eta nonbaitetik kopiatu.

    Baina nonbaitetik kopiatuta ere, zertarako zeinu takigrafikoak berridatzi? niri a priori datorkidan ideia bakarra da, nolabait takigrafia ikasteko ariketa moduan erabili zirela atsotitzok, hau da, idazkera takigrafikoan abiadura hartzeko lanabes gisa. Grafologia aztertuz jakin daiteke idazkera azkarra erabili duen, zaindua den edo ez, takigrafia zeinuak konstante eta berdintsuak diren (honek agerian utziko luke idazlearen takigrafiarako ohitura). Modu honetan antzeman liteke neurri batean idazlea takigrafia ikasten ari zen edo ongi menperatzen zuen.

    Ez dakit, ea zer uste duzun zuk. segi ongi!

  2. Aupa Ekaitz!
    Bueno, antza denez informazio gosez zaude ezta? Oso interesgarriak dira zuk planteatu dizkidazun galderak. Egia esateko, horietako asko aurrikusita ditut eta bai takigrafiaren, egilearen, grafologiaren eta beste gauza batzuen inguruan berrrikuntzarik badut, baina uztidazu informazioa pixkat dosifikatzen! ;)

    Datozen asteotan argitaratuko dudanaren aurreprapen gisa, jakin ezazu takigrafiatzen dakien pertsona batekin egon naizela, eskuizkribuen berri ere eman diodala euskararen ikertzaile ezagun bati eta egilearen inguruan ere badudala zere esanik!
    Laster emango dut horren berri ere. Hemen egongo naiz zure zalatzen eta aholkuen zain!

  3. [...] (mezu honen jarraipena) [...]

  4. Ba bai, Ekaitzek azaleratutako puntuak interesgarriak iruditzen zaizkit niri ere bai… Egia da txukun txukun daukela zailkatuta, letra dotoreaz eta alfabetikoki ordenatuak…
    Ni ere bertan geratzen naiz, zure azalpenen zain. Lana badaukazu! 418 atsotitz berridatzi behar badituzu… Animo!!

  5. [...] Basque popular knowledge dixit [...]

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

  1. ekarpenak

  2. Azken bidalketak

  3. atalak

  4. fitxategiak

  5. RSS Euskal Blogosfera