Mikronikak, NDS kronikak
Maiz entzun dut interneten, eta blogetan bereziki, labur idazteak duen garrantziaz, “jarraitzaileak” hitz jarioaren jarioaz aspertu nahi ez badituzu behitzat. Eta, egia esateko, sintesia ez da nire bertuteetako bat. Istorio on bat dudala uste dudanean, luze jotzen dut, kiribiltzen naiz pertsiana bainintzan. Hori diote mingain gaiztoek.
Blog honek izan dezakeen irakurle talde urriaren hobebeharrez, bada, nire teklatuari mugak jartzea erabaki dut, noizbehinka bederen, eta NDS Kronikak izena jarri diodan saio berria hasi, NDSkrk, alegia.

Gehiago ere esango nuke, ia ahaztu baitzait eskuz idaztea, ordenagailuaren esklabu izaki.Ez dut uste bakarra izango naizenik… Nire espediente kaligrafikoak ere argilunak dauzka,eta hemendik ehun eta hogei urtera inork nik idatzitako esku-oharrak topatzen baditu, euskara estenografiatua deskubritu duela pentsatuko du, fijo. Idazkera kriptografiatua.
Etxetik aldendu bezain pronto ibili ohi naiz WIFI sarbide bila, arrazoi ezberdinak medio internetera sartzeko beharra dudanean. Eta portatilak, edo eramangarriak edo dena delakoak hiru kilo eta erdi pisatzen dituenez (museoko pieza. Bi urte pasatxo ditu-eta…) ez dut beti gainean eramateko gogorik izaten.
E-posta jaso ote dudan ikusi edo bestelako kontsultaren bat egiteko (ez sinistu burtsako indizeak jarraitzen ditudanik), aski dut oso gertuko dudan pertsona bati Nintendo DS ttipia lapurtzearekin (traizioa). Askoz ere diskretoagoa da, bai.
Nire buruari proposamen bat egin diot. Mikronikak idazten hasiko naiz NDSko esploratzaile murritzaren bitartez internetera konektatzen naizenean. Ez dakit ekimen honek nire irakurleen %50 aspertzen bukatuko ote duen (alegia, arreba ala osaba), baina arriskatzea beste aukerarik ez dut blogarien dekalogoari kasu egingo badiot.
Pantaila (ispilu?) ukigarrian (?) idazteko luma zuriak hizkiak banan bana klikatzera derrigortuko nau eta ea horrela autozentsura kuantitatiboa ezartzen diodan nire buruari. Jakina, NDS ttipiarekin murgiltzen naizen bakoitzean. Ohitura zaharrak (edo onak ziren?) ez dira galdu behar, eta tarteka nire txapak pairatu beharko dituzue, hona etortzen jarraitzen baduzue behintzat.
Datorren geltokia, NDS kronika.
This entry was posted on Igandea, Martxoa 18th, 2007 at 11:06 pm and is filed under ndsknk. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Martxoa 19, 2007 at 7:32 pm Galder wrote:
Oso ideia ona, gu bezala gehiegi idazten dugunontzat. Hurrengoak nik mobilaren bitartez idatziko dut, 150 hizki baino ez!
on Martxoa 19, 2007 at 9:39 pm admin wrote:
Aupa galder:
Bai, nik ere aukera hori aurrikusi nuen… SMS bidezko mikronikak. Baina nire nokia kaxkarrarekin ez dakit egiteko gai izango naizen. Bide batez, jakin wordpressek baduela aukera e-posta bitartez posteatzeko eta, beraz, nabigatzaile murriztuak dituzten aparailuekin ere posteatu daiteke mezuren bat. Nire mobilak, momentuz (iPhonearen zain nago…) horrelakorik ez du… Eta, egia esan, 150 hizkiko mezutxoak bidaltzeko aukera polita emango luke. Gainera, nik behintzat errazago egingo nuke mobilaren bitartez (ez naizelako wifi konexio baten bila ibili behar), mobilidade eta malgutasun handiagoa izango nuke. Baina blackberry bat erosteko asmorik ez dut… Nokia honek iphone-a iritsi arte iraun beharko du.
Bide batez, inork ba al daki, esaterako, AEBetan erositako iPhone libre batek hemengo operadoreekin funtzionatuko lukeen ala ez?
haritz
on Martxoa 19, 2007 at 9:41 pm Galder wrote:
Baina zertaz ari zara? Jejejeje! Askotan horrelako mezuak irakurtzen ditudanean hitz bakoitza zer ote den pentsatzen ibili behar naiz… baina lasai, gutxi gora behera ulertu dut esaten duzuna.
on Martxoa 19, 2007 at 9:49 pm admin wrote:
karkar…. barkatu! Gure katuak buztana luze, bera bezala besteak uste!!!! Iphonearen ingurukoak eta beste batzuk agian ez zaizkizu oso baliagarri egingo, baina akaso Wredpresseko aukera hori bai!!!
laster arte!
Haritz
on Martxoa 20, 2007 at 9:15 am UXUE RODRIGUEZ wrote:
Esaera zahar bat badago, “Hitzak gutxi ta hik onak” dioena. Diotenez Euskal Herri “sakonean” bereziki egiaztatu daitekeena ……
Teknologia berriekin oso ondo eramaten ez naizela badakite nire ingurukoek, baina saiatzen naiz mugikorretik mezu laburrak bidaltzen… Denbora gehiago pasatzen dut hitzak nola laburtu eta ulergarriak izan daitezken pentsatzen….
Hala eta guztiz ere horrelako ideiak ondo daude erraz luzatzen zaretenentzako!!!
Tira, oraingoz behintzat % balio duen irakurlea ez duzu aspertu!!!!!!!!!
Gero arte!
on Martxoa 21, 2007 at 12:55 pm Edan ase arte, zuen baimenarekin | Gutenberg Galaxia wrote:
[...] (hau ez da mikronika bat, abixauta zaudete) Peruarenak eta Aranburuk poesia eta akordeoi-bandoneoi musika uztartzen duen [...]
on Martxoa 21, 2007 at 2:03 pm neuke wrote:
Ongi etorri NDS mundura! Nire bizilagunari esker ni ere ba naiz NDStarra, eskerrik asko X jauna.
Bart nire NDSarekin “Mikronikak” irakurtzeko aukera izan nuen. Egoera barregarrian nengoen egia esan. Nire alokairuko etxetxoan, kumuneko bidean aurkitu nuen wifi seinalerik argiena eta bertan jarri nintzen aulki batetan exerita, tente tente konexioa galdu ez nahian. Emozionatu nintzen eta bertatik mezu bat bidaltzea ideia paregabea iruditu zitzaidan. Kostata, baina lortu nuen tekla ttikien kontrola hartuz komentario polit bat idaztea, “as a torpensen”. Ezin bidali ordea. Behin eta berriz zaiatu nintzen baina ez dakit zergatik ezin izan nuen horren besteko lanak eman zizkidan mezua “aireratzea”. Egia da oraindik ez dudala makinita menperatzen eta uste dut aukera batzuk murriztuak dituela, baina ziur nago guztion artean argitu gabe dauden asuntu hauei erantzuna emango diegula. Ondo egongo legoke NDSrekin egon daitezkeen oztopoen zerrenda bat irekitzea…
… Euskal lehen takigrafiatik EH digitalizatzera… Nik uste dut argi dagoela, Haritz, sumatu nazu zure “lista txurian” (haun ona bada) eta goazen guztion artean kaña ematera. Aberastasuna badugulako, goazen hau potoltzera. Zorionak berriz ere eta nire aldetik esan saiatuko naizela jarraipen zorrotza egiten (nire ahaleginen barruan, noski eta nire bizilagunak huts egiten ez badit
).
Agurrak.
on Martxoa 21, 2007 at 2:15 pm admin wrote:
Bai, egia da, NDSak duen Opera nabigatzai9learekin ezin dira iruzkinak posteatu. Pena bat da. Idazten uzten du baina bidaltzerako orduan ez du kasurik egiten.
Arazo horien berri, eta beste batzuen inguruanere, saiatuko naiz azaltzen datozen mikroniketan… ETa barka itzazu eragozpenak!!!
on Martxoa 21, 2007 at 2:43 pm neuke wrote:
Ez dago ezer barkatzerik, guztion artean eragozpen hauei irtenbide onak aurkitzea da nire asmoa.
Portzierto! argazki polita! Norena da begi beltz polit hori?
Lasterarte,
neuke.