rssgaur8 logotipoa

To blog or not to blog, blogeatu ala blogatu

Euskaltzaindiako arduradunak lehenago hartutako erabaki baten inguruan berriz ere deliberatzen egongo diren bitartean, informazio eta komunikazioaren teknologia berriek eragiten dituzten neologismoen inguruan hausnartuko nahi nuke nik.

GAUR8k, blogari propioez gain, blog berriak sortzeko aukera ere zabaldu du bere webgunean. Izan daitezke banakako blogak, gai zehatz baten inguruan arituko direnak, edo izan daitezke blog kolektiboak.

Kontua da, aukera hori zabaltzerako unean, GAUR8ko erredakzioan zalantza bat sortu zitzaigula. Ohar bat idatzi beharra zegoen gure irakurleei aukera horren berri emateko.. Leloa do you wanna blog with us? edo antzerako zerbait izan behar zen.

Euskaratzerako orduan, gurekin blogeatu nahi? izan zen lehenengo proposamena, baina laster piztu zitzaizkigun zalantzak.. Blogeatu erdarakada hutsa littzateke. Gaztelerako bloguearren kutsadura. Izena blog bada, eta blog bat duenari blogari esaten bazaio, blogetan aritzeari blogatu esan beharko litzaioke, ala? Nik blogatzen dut, zuk blogatzen duzu, haiek blogatzen dute…

To blog, bloguear, blogatu… hori da galdera.

PS: Interneten begira aritu naiz euskal blogariek ze aditz erabiltzen duten ikusteko. Gorka J. Palazio unibertsitateko irakasleak Creative Commons lizentziapean argitaratu duen hiztegi batean “blogeatu” aipatzen du. Ahuntzaren Eguerdiko Doministikua blogean Iturrik lagatako iruzkin batean, berriz, “blogatu” esaten du. Mikel Larreategik “blogeatu” erabiltzen du, halaber. Eta Patxi Gaztelumendik ere “blogeatzen” darabil.

This entry was posted on Asteazkena, Martxoa 14th, 2007 at 8:37 pm and is filed under blog. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

3 Comments so far

  1. Aupa Haritz:

    Ez nuen gogoratzen inoiz “blogatu” hitza erabili izana eta zuk aipatutako iruzkina begiratu behar izan dut. Ez naiz hizkuntza kontuetan aditu eta ez dakit nola esan beharko litzatekeen, baina blogatu hitza erabili beharko genukeela uste dut, zuk esandako arrazoiengatik.

    Ondo dago zure bloga, Haritz. Beste harpidetza bat egin beharko dut.

    Zorionak eta bixi bizi.

  2. Asko estimatzen dut zure erantzuna. Nik ere halaxe uste dut, blogatu erabili beharko litzatekela eta ez blogeatu. Baina ni ere ez naiz hizkuntzan aditua.

    Tira, agian nahigabean egin zenuen eta, nire iritziz, erabilera zuzena hautatu. Akaso, blog hitza modu naturalean bilakatu zenuen aditz. Zure euskara jatorrak hala aginduta? Joe, ze kutsu purista duten nire hitzek! ;)

    Eskerrik asko Iturri. Ez hainbeste loreagatik, ekarpenagatik baizik!
    Ongi etorria eta beste bat arte!

    PS: Ni ere pasatzen naiz zuretik
    Haritz

  3. [...] Hilerriak. Sakelekoaren SMS bidez mezuak zuzenean internetera bidaltzeko sistema da. SMS bitartez blogatzeko jostailutxoa. Gaur bertan eman dut nik izena, nahiz eta oraindik ez dudan balioztatze mezua [...]

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.