rssgaur8 logotipoa

Euskal Herriko WIFI Gida


Tagzania: xuriken
Gutenberg Galaxian Euskal Herriko WIFI Gida osatzen ari gara. Orain arte, accespoint batzuk gaineratu ditugu Tagzanian, baina hasiera besterik ez da eta gehiago gaineratzen joango gara hemendik aurrera.

Momentuz, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta, batez ere, Lapurdiko WIFI txoko batzuk paratu ditugu mapan, eta beste ttantta batzuk gainerako herrialdeetan. Hala ere, Euskal Herri osoko sarbideak tageatu-mapeatzea da gure asmoa.

Ahal dela, accespoint bakoitzaren inguruko informazio gehiago ere itsatsi nahi dugu: Konexio mota, segurtasuna (WPA, WEP), ordaindu behar den ala ez, murrizketak dituen ala ez (Zarauzko malekoian edo edonostia.net-en gertatzen den bezala…)
Gure WIFI Gidan sarbide berririk gaineratu nahi izanez gero, edo dagoeneko mapeatu ditugunen inguruko informazioa baduzu, bidali iruzkin bat . Eskertuko dizugu!

Mementuz, hemen dauzkazue gaineratu ditugun WIFI guneak herrialdez herrialde tageatuta:

Lapurdi - Nafarroa Beherea - Zuberoa - Gipuzkoa - Bizkaia - Araba - Nafarroa

This entry was posted on Ostirala, Martxoa 9th, 2007 at 8:38 pm and is filed under wifi. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

5 Comments so far

  1. … eta, hau (eta honelako beste hainbat) ezagutzen duzue?

    http://www.tagzania.com/tag/wifi gida

    Zergatik lotu duzue zuen mapa erabiltzaile batekin eta ez etiketa pare jakin batekin? Horrela beste jende askok ere kolaboratu lezake. Erabiltzaile bati lotuta badago aldiz, ez.

  2. Tagzaniaren loturan falta dira gehi sinboloa ( ) eta gida hitza, hau da, wifi eta gida etiketak konbinatuta. (barkatu hainbeste mezu hain denbora gutxian)

  3. Zarautzan ere egon badaude wifi guneak: Morgan tabernan, malekoian (nahiz eta hau Zarautz herriko zerbitzuetan murriztua izan)… nire lankidearen portalean!

  4. Aupa Gari eta Neuke:
    Lehenengo eskerrik asko zeuen ekarpenengatik. Astebete inguru tardatu dut erantzuten baina tira, hobe da berandu inoiz baino ezta?

    Gari, zure aholkua ondo ulertzen dut. Arrazoia duzu, jendeak parte har dezan askoz ere egokiagoa da zuk aipatzen duzun modura egitea. Baina zalantza batzuk ere sortzen dizkit. Izan ere, nik Euskal Herriko wifi gida honek baldintza txiki batzuk betetzea nahi nuke, benetan erabilgarria izan dadin.

    Agian horregatik, edo ezjakintasunarengatik, ez nuen hasiera batetik tagen bitartez, zuk diozun bezala, itsatsi WIFI Gida. Kontua da, nik uste dudala accespoint bat gaineratzen duen bakoitzak gutxieneko irizpide orokor batzuk jarraitu behar lituzkeela. Ez dadin azkenean nahaspila bat izan lagungarri baino gehiago. Ez dakit ondo azaltzen ari naizen.

    Adibidez, sarbide bakoitzari, beste tag batzuen artean, herrialdealrena eta herriarena gaineratu dizkiot. Gainera, accespoint bakoitzak fitxa estandar bat izatea ere komeni dela uste dut. Segurtasuna, helbidea….

    Jakina, denok hala egingo bagenu askoz ere eragingarriagoa izango litzateke. Edo agian konfiantza gehiago izan beharko nuke jendearen borondatean eta besterik gabe zuk diozun bezala egin eta Wifi Gida edonork sabrideak gainera ditzan moduan askatzea…? ;)

    Zuri zer iruditzen zaizu?

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.