gardentasun ezak salatzen ditu?
Gaur astebete, Eusko Jaularitza eta software librearen arteko harreman eskasa argumentutzat duen filmaren beste atal berri bat argitaratu zen internet & euskadi blogean.
Atal berri honetan ez da ezer berririk esaten. Ez da software libreari emandako ezezkoa aldatzen. Ez dute software librea eta jabedunaren artean aukeratzeko erabilitako argumentuen oinarri den azterketa publiko egin. Ezta pentsatu ere. Eta egia esan, gustura irakurriko nuke, epe luzera begira software librea jabeduna baino garestiagoa dela baieztatzen duen ditxosozko dokumentu hori.
Azterketa hori diru publikoz ordaindu dute. Ziur aski, Eusko Jaularitzaren oso gertukoa den enpresa edo erakunderen batek. Eta azterketa diru publikoz ordaindu bada, guk, azterketa ordaindu dugunok, ez dugu azterketaren benetako emaitzak eskuragarri izateko eskubiderik?
Ez, ez eta ez. Ez dute publiko egin nahi eta kitto!. Zergatik ote? Azterketa egin dela egia bada, noski. Ezin jakin, oraingoz.
This entry was posted on Asteazkena, Urtarrila 16th, 2008 at 3:52 pm and is filed under Orokorra. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Urtarrila 17, 2008 at 8:58 pm Eneko wrote:
Arrazoia, gardentasun gutxi.
Gaur ESLE-k honako hau argitaratu du. Ez ginen bileran egon, baina ESLEko kideak garen heinean autokritika eginez, gardentasun gutxirekin jarraitzen dugu. Momentuz hitzak, iragartzen den bezala espero dezagun jarrera aldaketa izatea ere.
on Urtarrila 18, 2008 at 9:24 am E-torkizunaz wrote:
mila esker, Eneko. Egia esan, ESLEkoen blogean bilerako zerbait argitaratu zain geunden… ‘barne dokumentua’ dela… enpin. Publiko egiteko beldur horrek salatzen dituela pentsatzen jarraitu beharko…