AHT + Google-Earth
Bada astebete batura honen emaitza egiazko bezain sinestezina ezagutzen dugula. Jada, Google-Earth tresna erabiliz, AHTdun Euskal Herri bat irudikatzeko aukera dugu. Ibilbide osoa ikus daiteke. AHT Gelditu! Elkarlana, AHTren kontrako koordinadoraren lana izan da, eta egia esan, ez da ezer askorik egin behar AHT neurriz kanpoko proiektua dela konturatzeko:
1. Google-Earth programa deskargatu eta instalatu.
2. AHT_Euskal_Herrian_1.0.kmz fitxategia deskargatu
3. Bi klik eginez, AHT_Euskal_Herrian_1.0.kmz exekutatu.
4. zur-e-ta-lur-gel-di-tu… [ koloreek elementu ezberdinak adierazten dituzte: tunelak, kanpoko tramoak... ]
Eta hau guztia egin nahi ez duzuenontzat, Google-Earth-eko emaitza bera bideo batean ikus daiteke.
Eraikitzen hasi eta oraindik erakutsi nahi ez digutena ikusi nahi duzue? Ireki begiak eta eseri. ![]()
This entry was posted on Asteazkena, Abendua 5th, 2007 at 12:26 am and is filed under Orokorra. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Abendua 13, 2007 at 11:35 am Galder wrote:
Hoberena da AHTaren inguruko informazio orrialdean ere ematen dutela ibilbidearen berri eta beldurrik gabe jartzen dituzte zubiak eta tunelak non dauden… hau da, ez zaie inporta onartzea ibilbidearen inpaktoa zein tamainakoa den.