rssgaur8 logotipoa

microsoft eta google: botere gerra

Computer Reseller News-en webgunean irakur daiteke albistea. Microsoft-eko lehendakariak, Steve Ballmer [ en ] [ fr ] [ es ]-ek, Britainia Handia-n emandako konferentzia batean, Google-k Gmail-en erabiltzaileen posta elektronikoak irakurtzen dituela baieztatu zuen.

Egia da Gmail-eko kontu bat sortzerako orduan, Google-k berak bere ‘kideei’ erabiltzaileen datuak bidaltzen dizkiela aitortzen duela. Ez du esaten ordea, mezuak irakurtzen dituenik.

Steve Ballmer-ek Google-n pribatutasun printzipioa gezurtatu egin zuen, ondoren, eta inolako beldurrik edota lotsarik gabe, Microsoft-ek bere erabiltzaileen pribatutasuna errespetatu eta gordetzen duela ozen esateko. Baieztapen guztiak doako posta elektronikoa kudeatzeko negozio planen inguruan eztabaidatzen ari zirela egin zituen. Hori da beraien botere gerraren gakoa: enpresa gisa duten negozio plana.

Google-na egia izan daiteke, zergatik ez. Baina Steve Ballmer zerbaitegatik ezaguna bada, bere lehiakideen aurkako ahozko erasoengatik da. Askotan egin ditu Google, Linux eta Apple-en kontrako adierazpenak. Kasualitatez edo kausalitatez, Microsoft-en hiru lehiakide nagusiak dira.

Egia nork esaten duen, bakoitzak erabaki beza.

This entry was posted on Osteguna, Urria 11th, 2007 at 6:38 pm and is filed under Orokorra. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Microsoft eta Google: botere gerra…

    Microsoft-eko lehendakariak, Steve Ballmer-ek, Britainia Handia-n emandako konferentzia batean Googlek Gmail-eko erabiltzaileen posta elektronikoak irakurtzen dituela baieztatu du. Googlek nolabait gure mezuak arakatzen dituela jakina da, txertatzen du…

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.