garzón eta segurtasun informatikoaz
Auto judiziala gora eta behera. Espainiar Estatuko Auzitegi Nazionaleko [ eu ] [ en ] [ es ] Baltasar Garzón epailearen [ eu ] [ en ] [ fr ] [ es ] azken autoak informatikariontzat hain berriak ez diren kontuak aipatzen ditu.
Informatikaren mundua gero eta hedatuagoa eta garatuagoa dagoen heinean, segurtasun informatikoak eta kontrol sozial digitalak bat egiten dute. Hau guztia irakur daiteke, besteak beste, autoan:
A Ana LIZARRALDE PALACIOS, una carta, contenida en un fichero informático de recuperación automática por el procesador de texto, fechada en Marzo de 2.007, y que por su encabezamiento y contenido parece dirigda a E.T.A. En ella, su autora, que ha mantenida una cita física con sus destinatarios, rechaza una propuesta que le han formulado, manifestando que “en estos momentos yo no se si sería capaz de asumir otros compromisos”.
baita hau ere…
A Rufino ECHEBARRIA ARBELAIZ, se le han ocupado, en soporte informático numerosos archivos borrados, que han podido ser recuperados y que, por su volumen no han podido ser analizados individualmente, si bien son todos relativos a la actividad de BATASUNA.
eta banan-banan azaltzen ditu, ustez, ordenagailuan, behin ezabatu eta gero berreskuratu ahal izan dituzten dokumentu elektronikoak.
Informatikak aukera asko eskaintzen ditu. Baina aukerak inoiz ez datoz bakarrik. Gehientsuenetan arriskuei eskutik helduta datoz. Kontuz informazio elektronikoarekin.
This entry was posted on Asteartea, Urria 9th, 2007 at 4:43 pm and is filed under Orokorra. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Urria 10, 2007 at 9:26 am zabaldu.com wrote:
Garzón eta segurtasun informatikoaz…
Informatikak aukera asko eskaintzen ditu. Baina aukerak inoiz ez datoz bakarrik. Gehientsuenetan arriskuei eskutik helduta datoz. Kontuz informazio elektronikoarekin….
on Urria 10, 2007 at 4:26 pm mikel wrote:
Galderatxo bat (ez dakit hau galderak egiteko tokia den, baina saiatzeagatik…): PGP bidez urratzen diren dokumentuen arrastorik geratzen al da ordenagailuetan. Alegia, PGP bidez ezabatuta ere, posible al du norbaitek ondoren berreskuratzea? Mila esker.
on Urria 10, 2007 at 4:40 pm E-torkizunaz wrote:
@mikel: baiezko edo ezezko kategoriko bat ematea ez da oso erraza kasu hortarako. Baina komentatzen duzun dokumentu hori testu prozesatzaile batekin irekitzerakoan (OpenOffice, Word…), normalean, fitxategi horren kopia lokal bat ere sortzen da, non fitxategia grabatu bitarteko aldaketak egiten joaten den programa, amaitzean fitxategi hau ezabatuz. Posible da aldi baterako fitxategi hori ez ezabatzea modu “seguru” batean.
on Urria 13, 2007 at 4:25 pm Miren wrote:
Eta ordenagailua formateatuz gero?
on Urria 13, 2007 at 6:38 pm E-torkizunaz wrote:
Formateatze normal hutsa eta ezerrez ia antzekoak dira. Programa / metodologia ezberdinak erabili behar dira nolabaiteko ziurtasunez ezabatzeko datuak…
Honen inguruan informazio metaketa bat edo egin beharko agian…
on Urria 13, 2007 at 6:58 pm Jabi wrote:
Imaginatzen dut Mikelek PGP bidez ezabatzea dioenean egungo programak dakarren aukera bati buruz ari dela “file shreder” edo “paper txikigailu” baten bertsio elektronikoa. Autoan (bere sinesgarritasuna erlatibizatuz) islatzen denez, diskoaren leku librean arakatu dute eta hainbat dokumentu berreskuratu.
Gure disko gogorreko esleitu gabeko espazioa erabat formateatzeko hainbat tresna daude eta, antza, gomendatzen dute ezabatutako artxiboei hainbat “pasada” ematea. AEBetako defentsa departamenduak gomendatzen du 3 eta 7 pasada bitartean ematea. Peter Gutmann adituak, berriz, 35 aldiz zero eta bat ulergaitzez “matxakatzea” proposatzen du.
on Urria 14, 2007 at 3:08 am Miren wrote:
Ai ene, ez du ia ezer ere ulertzen… Formateatzeko zenbat modu daude ba? Ze metodologia daude? Zer erabil daiteke? Galderak egiten jarraitu nezake eta ondorio batera iritsiko nintzateke… hortxe bertan dagoen hausnarketara,alegia: honen inguruan informazio metaketa bat egin beharko litzateke [eta nik bezalako jendeak ulertzeko moduan azaldu, bide batez...]. Baduzue lana beraz!