rssgaur8 logotipoa

garzón eta segurtasun informatikoaz

Auto judiziala gora eta behera. Espainiar Estatuko Auzitegi Nazionaleko [ eu ] [ en ] [ es ] Baltasar Garzón epailearen [ eu ] [ en ] [ fr ] [ es ] azken autoak informatikariontzat hain berriak ez diren kontuak aipatzen ditu.

Informatikaren mundua gero eta hedatuagoa eta garatuagoa dagoen heinean, segurtasun informatikoak eta kontrol sozial digitalak bat egiten dute. Hau guztia irakur daiteke, besteak beste, autoan:

A Ana LIZARRALDE PALACIOS, una carta, contenida en un fichero informático de recuperación automática por el procesador de texto, fechada en Marzo de 2.007, y que por su encabezamiento y contenido parece dirigda a E.T.A. En ella, su autora, que ha mantenida una cita física con sus destinatarios, rechaza una propuesta que le han formulado, manifestando que “en estos momentos yo no se si sería capaz de asumir otros compromisos”.

baita hau ere…

A Rufino ECHEBARRIA ARBELAIZ, se le han ocupado, en soporte informático numerosos archivos borrados, que han podido ser recuperados y que, por su volumen no han podido ser analizados individualmente, si bien son todos relativos a la actividad de BATASUNA.

eta banan-banan azaltzen ditu, ustez, ordenagailuan, behin ezabatu eta gero berreskuratu ahal izan dituzten dokumentu elektronikoak.

Informatikak aukera asko eskaintzen ditu. Baina aukerak inoiz ez datoz bakarrik. Gehientsuenetan arriskuei eskutik helduta datoz. Kontuz informazio elektronikoarekin.

This entry was posted on Asteartea, Urria 9th, 2007 at 4:43 pm and is filed under Orokorra. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

7 Comments so far

  1. Garzón eta segurtasun informatikoaz…

    Informatikak aukera asko eskaintzen ditu. Baina aukerak inoiz ez datoz bakarrik. Gehientsuenetan arriskuei eskutik helduta datoz. Kontuz informazio elektronikoarekin….

  2. Galderatxo bat (ez dakit hau galderak egiteko tokia den, baina saiatzeagatik…): PGP bidez urratzen diren dokumentuen arrastorik geratzen al da ordenagailuetan. Alegia, PGP bidez ezabatuta ere, posible al du norbaitek ondoren berreskuratzea? Mila esker.

  3. @mikel: baiezko edo ezezko kategoriko bat ematea ez da oso erraza kasu hortarako. Baina komentatzen duzun dokumentu hori testu prozesatzaile batekin irekitzerakoan (OpenOffice, Word…), normalean, fitxategi horren kopia lokal bat ere sortzen da, non fitxategia grabatu bitarteko aldaketak egiten joaten den programa, amaitzean fitxategi hau ezabatuz. Posible da aldi baterako fitxategi hori ez ezabatzea modu “seguru” batean.

  4. Eta ordenagailua formateatuz gero?

  5. Formateatze normal hutsa eta ezerrez ia antzekoak dira. Programa / metodologia ezberdinak erabili behar dira nolabaiteko ziurtasunez ezabatzeko datuak…

    Honen inguruan informazio metaketa bat edo egin beharko agian…

  6. Imaginatzen dut Mikelek PGP bidez ezabatzea dioenean egungo programak dakarren aukera bati buruz ari dela “file shreder” edo “paper txikigailu” baten bertsio elektronikoa. Autoan (bere sinesgarritasuna erlatibizatuz) islatzen denez, diskoaren leku librean arakatu dute eta hainbat dokumentu berreskuratu.

    Gure disko gogorreko esleitu gabeko espazioa erabat formateatzeko hainbat tresna daude eta, antza, gomendatzen dute ezabatutako artxiboei hainbat “pasada” ematea. AEBetako defentsa departamenduak gomendatzen du 3 eta 7 pasada bitartean ematea. Peter Gutmann adituak, berriz, 35 aldiz zero eta bat ulergaitzez “matxakatzea” proposatzen du.

  7. Ai ene, ez du ia ezer ere ulertzen… Formateatzeko zenbat modu daude ba? Ze metodologia daude? Zer erabil daiteke? Galderak egiten jarraitu nezake eta ondorio batera iritsiko nintzateke… hortxe bertan dagoen hausnarketara,alegia: honen inguruan informazio metaketa bat egin beharko litzateke [eta nik bezalako jendeak ulertzeko moduan azaldu, bide batez...]. Baduzue lana beraz!

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.