rssgaur8 logotipoa

euskara eta webguneen garapen irizpideak

Webguneen etiketatze-sistema izan genuen mintzagai azken post-ean. Euskarazko edukiak benetan euskarazko edukiak direla adieraztea ahalbidetzen duen sistema da etiketatzearena. Hau, noski, webgunearen garatzaileen ardura da: euskarazko edukiak bilatzaileetan modu egokian antola ahal daitezen.

Baina Interneten euskarari eman behar zaion tratamenduak badu honen aurreko urrats bat. Euskarazko edukiak euskarazko eduki gisa etiketatu ahal izateko, existitu egin behar du. Alegia, webguneak euskarazko bertsioa izan behar du. Hau da lehen urratsa: euskarazko bertsioa garatzeko prestutasuna izatea.

Azken egunotan adibide garbi bat azaldu da Interneko leihoan. Bilbao Live Festival 2007-ren webgune ofiziala: www.bilbaobbklive.com. Webgune honek ekainaren bigarren erdian Bilbon egingo diren kontzertu batzuen berri ematea du xede, eta sarrerak eskuratzeko argibidideak ere ematen ditu. Baina ez dute erabiltzaile euskaldunongan pentsatu, antza. Bilbon eta BBk laguntzaile edo babesle ofizial izanda, ulergaitza bezain onartezina da webguneko euskararen absentzia. Kontzertuetan erabiltzaile euskaldunik ez dela izango pentsatzen ote dute? Edo utzikeria, alferkeria hutsa da? Ez dute euskararengan errentagarritasunik ikusiko, antza.

Idatzi genien, webgunean kontakturako aukera ematen dutelako. Baina ez dugu erantzunik jaso, ez eta jarrera aldaketa minimorik somatu.

Euskararen Interneteko presentziaren korrikaldian, garatzaileak dira lehenengo postuan ateratzen direnak. Beraien ardurapean daude lehen bi erabakiak: webgunearen euskarazko bertsioa garatzea, eta behin garatuta modu egokian etiketatzea.

Euskarak egungo jarrerak aldatzea behar eta merezi du, ezta?

This entry was posted on Asteazkena, Apirila 18th, 2007 at 1:15 pm and is filed under Orokorra. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

3 Comments so far

  1. Bilbaobbklive.com eta euskara…

    Artikulua irakurrita, aspaldion buruan neukana ondo asmatu dute Mikel eta Iratxek. Lotsagarria bbk-k (Bilbotar eta bizkaitarron kutxa "publikoak") darabilen hizkuntza politika kasu honetan. Gazteei zuzendu nahi, eta erdara hutsez.
    Internete…

  2. [...] berriro futbolaz ariko. Oraingoan BBK-k sustatzen duen Bilbao BBK Live jaialdiari buruz ariko naiz. Iratxek eta Mikelek publikatutako artikulo bati ezker enteratu gara jaialdi honek euskarari ematen dion garrantzia, [...]

  3. [...] edukiak euskarara (edo beste edozein hizkuntzatara) itzultzea. Iratxe Esnaola eta Mikel Olasagastik argi azaldu zuten zergatia duela hilabete batzuk. Markatzeko lengoaian dago koxka. Ekintza zuzenaBat egin dut [...]

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

  1. Atalak

  2. Azken iruzkinak

  3. RSS Euskal Blogosfera

    • Errore bat gertatu da; baliteke jarioa eskuragarri ez egotea. Saiatu berriro beranduago.