e-kintza zuzena
Aurreko idatzietatik ekintzetara pasatzeko gonbita luzatu nahi dugu. Modu erraz batean, testutxo bat prestatu dugu, eta hau gure herriko e-adminitrazioko arduradunei bidaltzera gonbidatu nahi zaituztegu. Guztion artean benetan guztiontzat izan daitekeen eta izan behar duen e-administrazio bat lortzeko behar zaitugu!
Agur t’erdi,
Herritar naizen aldetik eta niretzat ere zerbitzuak ematen dituzuenez, benetako atzipen unibertsala bermatzeko honakoak kontutan hartzea beharrezkoa dela uste dut:
- Eskainitako zerbitzu telematiko guztiek estandareak behar bezala betetzea.
- Zerbitzuetaz gozatzeko beharrezkoak ditugun tresna guztiek estandareak ongi betetzea.
- Tresna irekiekin lan egiteko aukera bermatzea, inolako lotura edo menpekotasun teknologiko espezifikorik eduki gabe.Besterik gabe,
herritar guztiontzat izango den e-administraziora bidean urratsak emateko prest egongo zaretelakoan,
mila esker aldez aurretik.Izen Abizenak
Mezu hau gutxienez Osanet eta Izenpe batzuetara bidaltzera gonbidatzen zaitugu, baina baita zerbitzu publikoak ematen dituen eta atzipen unibertsala bermatzen ez duen beste edozein erakunderen helbidera ere (udal, polikiroldegi, liburutegi, eskola…).
Eta badakizue, norbaitek bere esperientzia pertsonalen berri eman nahi badigu, gustura irakurriko dugu
This entry was posted on Ostirala, Martxoa 30th, 2007 at 4:42 pm and is filed under Orokorra. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Martxoa 30, 2007 at 5:49 pm zabaldu.com wrote:
e-kintza zuzena…
Osanetera eta Izenpera bidaltzeko idatzia, atzipen unibertsala bermatzen ez duten erakundeak direlako….
on Martxoa 30, 2007 at 7:54 pm haritz wrote:
Ieeeupp! Hainbeste teoria geure blogetan, bazen garaia ekintzara pasatzeko!
on Martxoa 30, 2007 at 7:58 pm assar wrote:
Kaixo:
Ba nik egin dut. Bidali dut Osanetera eta oraintxe bertan bidaliko dut Izenpera.
Asier.
on Apirila 3, 2007 at 3:03 pm amelie wrote:
biba zuek!
ideia ederra.
eredua gordeta.
hasiko gara merezi duten lekuetara bidaltzen.
ez genuen ezagutzen ‘atzipen unibertsala’ terminoa,
baina ikasi dugu zerbait gaur ere…
segi horrela!
on Urria 17, 2007 at 10:13 am Xabier wrote:
Nik ere bidali diet. Proposatutako testua aski txukuna den arren, hobekuntzaren batzuk egin dizkiot (bide batez: gora hobetzeko aukera ematen duen software librea!). Hona hemen, norbaiti balio badio ere:
Agur t’erdi,
Herritar naizen aldetik, eta niretzat ere zerbitzuak ematen dituzuenez, benetako atzipen unibertsala bermatzearren honako hauek kontuan hartu beharko zenituzketela uste dut:
- Eskainitako zerbitzu telematiko guztiek estandarrak behar bezala betetzea.
- Zerbitzuetaz gozatzeko beharrezkoak ditugun tresna guztiek estandarrak ongi betetzea.
- Tresna irekiekin lan egiteko aukera bermatzea, inolako lotura edo menpekotasun teknologiko espezifikorik izan gabe.
Besterik gabe, herritar guztiontzat izango den Administrazio elektronikorantz urratsak egiteko prest izango zaretelakoan, mila esker aldez aurretik.