rssgaur8 logotipoa

Osanet: zerbitzu publikoa?

Aurrekoan komentatu genuen Osakidetzaren Osanet-en kasua. Bitxia inondik ere. Administrazio publikoaren zerbitzuetako batek ez digu gure teknologia propioa aukeratzen uzten. Baina ez al da ba publikoa? Ez al luke herritar guztientzat atzigarria izan behar, Internet Explorer, Firefox, Mozilla, Safari edo dena delakoa erabilita ere? Firefox erabiltzen dugunak, adibidez, ezin gara gaixotu, ala? Gezurra dirudi herritar guztiengana iritsiko dela bermatu gabe administrazio publikoaren zerbitzu bat modu horretan kaleratu izana. Gezurra dirudi, baina egiazkoa bezain larria eta onartezina da.

Osakidetzak dioenaren arabera, jendartearen gehiengoak [%85] ez du inongo arazorik Osanet-eko zerbitzuez baliatzeko. Eta gainera lasai esaten dute. %85 hori, ustez, Internet Explorer-en erabiltzaileak dira. Eta halere! Firefox-en erabiltzaileak %2-a balira ere! Osanet zerbitzu publikoa den heinean, erabiltzen dugun software edo teknologiarekiko independientea izan beharko luke. Zerbitzu bat da, ez aukera bat.

Eta ez gara izan lehenengoak hau esaten. Duela bi hilabete PSE-k programa guztiak kontuan hartzeko eskatu zuen, hau bermatzea Legebiltzarrari exijituz. Eta ez da gutxiagorako.

Teknologiekiko independentzia eskatzea webguneen erabilterraztasuna [en] [fr] [es], W3C estandareak betetzea, CSS estilo-orriekin diseinatzea eta formatu irekiak aplikatzean datza. Eta hori Firefox-ek betetzen du. Firefox guztiona da, erabiltzen dugun sistema eragilea Windows, GNU/Linux, Mac OS edo dena delakoa izanda ere. Erabiltzailearen sistema eragilearekiko independientea da Firefox.

Eta horixe exijitzen diogu guk Administrazio Publikoari: herritar guztiei zuzendutako zerbitzuak eskaintzea. Alegia, gure ordenagailuan zer dugun jakin gabe ere, aukera guztiekiko bateragarriak izan behar duten e-zerbitzuak bermatu behar dituztela. Zer gertatzen da bestela, beraien ustetan %15-a den jendartearen zati hori gaixotzen bada? Ezin dugu zita Internet bidez eskatu? Honek gaixotzen gaitu gu. Zein da sendabidea?

This entry was posted on Asteazkena, Martxoa 21st, 2007 at 12:29 am and is filed under Orokorra. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

3 Comments so far

  1. Ba Izenpek eta Eusko Jaurlaritzak martxan jartzen dabiltzan Herritar Digitalaren Ziurtagiria (edo dena delakoa) ez doa bide hobeagotik. Dakizuenez Basaurin froga pilotoa egiten dabiltza osasun txartel elektronikoa, udal, aldundi, jaurlaritza eta estatuko hainbat zerbitzu ere erabiltzeko balio duena. Gaurkoan txartel berria hartzera joan naiz eta, beno, sorpresa bat edo beste eraman dut. Denbora pixkat gehiago daukadanean istorio guztia kontatuko dot.

  2. kontatu kontatu, koldotxu! ;-)
    erabiltzaile zuzenak zaretenon ahotsa ezinbestekoa bezain adierazgarria baita…
    egiguzu agendan tartetxo bat… ;-)

  3. Kaixo e-torkizunakideok!
    Ez, ez naiz zuetaz ahaztu. Soilik trasteatzeko, anekdotak biltzeko, lasaitzeko eta gauzak txukun kontatzeko denbora pixkat hartu dot. :-D
    Esan bezala Basauriarrak gabiltza administrazio elektronikoa deritzon hortan probalekuz egiten. Urte batzuk dira Basaurin polikiroldegian sartzeko (eta udal kirol erakundeko beste zerbitzuak jasotzeko) eta liburutegia erabiltzeko txartel bakarra dugula. Zuek komentatzen duzuen osanet webgunean badago osasun txartel elektronikoa eskatzerik eta erabiltzea. Beno, geuri egokitu zaigu txartel horrekin beste zerbitzu batzuk jasotzea, udalak bere txartelarekin eskeintzen dituenak barne. Txartel horrek sinadura-digitala ere daramanez, sinadura hori beharrezkoa den estatuko hainbat erakundeetan erabili daiteke txartel hau. Honi buruz informazio gehiago http://www.izenpe.com/s15-4812/eu/contenidos/informacion/web_piloto_basauri/eu_basauri/arch_web_piloto_basauri.html helbidean.
    Aurrekariak eta teoria jarrita, jeitsi gaitezen errealitatera. Txartela pasaden asteazkenean jaso nuen, eta mezuan idatzi bezala, hara nire lehen sorpresa. Txartelarekin batera txartel-irakurgailu bat ematen dizute, Internet bidez sinadura-digitala erabili ahaz izateko. Tramankuluarekin batera instalazio CD bat dator, guztia martxan jartzeko beharrezko softwarrarekin, soilik Windows plataformentzat eta Internet Explorer-entzat. Niretzat hau arazo txiki bat da, maczalea naiz. Hori izan zen nire lehen sorpresa.
    Ez nekiena tramankulua instalatzeak ere bereak dituela. Ezinezkotzat utzita nire ordenagailuan jartzea, etxeko windows daraman PC batean instalatu nuen. CD sartu, erreboluzioetan topera joan eta beharrezkoa pausuak jarraitu. Ordenagailua itzali behar zan eta tramankulua USB bidez entxufatu. Berriro piztu eta, hara! Beste buruhauste bat: etxeko ordenagailu sarea ez zebilen (hiru ordenagailu ditugu konektatuta euren artean eta internetera), ordenagailu guztiak amatau eta berriro piztu.
    Oraingoan baneukan Internet-en nabigatzeko aukera. Windows erabiltzen dudanean Firefox erabiltzeko ohitura daukat eta Basauriko Udalaren on-line zerbitzuetara joan nintzen (https://sv010.basauri.net/cnd/asp/index.asp?Idioma=E), txartela txartel-irakurgailuan sartu eta identifikaturi eman. Ez zihoan. Firefox erabiltzen nengoelaz ohartu eta explorer-agaz joan nintzen. Orduan bai, ActiveX horietako bat martxan jarri eta digitalki sinatu nuen. Banituen Udaletxeko zerbitzu guztiak nire eskura (nire ohiko ordenagailua ez den eta erabiltzea gustoko ez dudan programa bateagaz, baina, beno, ni ere pixkat erretxina naiz). Liburutegiko atala ez du funtzionatzen, polikiroldegikoa horrenbeste; behintzat zergak ordaindu eta enpadronamendua lortu ditzaket.
    Osanet-en, zuek esan bezala, Firefox-ekin ezinezkoa. Explorer-arekin ondo doa eta nahiko erraz erabiltzen dira zerbitzuak. Karnetaren puntuak kontsultatzea, antzeko-parezido.
    Hala ere, badaukat azken sorpresa bat: tramankulua, usb bidez badoa ere, ez da plug&play. Desentxufatu nuen, berriro entxufatu eta, jada, ez zihoan, ordenagailua amatauta egon behar da entxufatzeko.
    Gaur amak esan didanez, polikiroldegikoak oraindik euren web bidezko zerbitzuak testatzen dabiltza eta txartel berriarekin oraindik ezin zara polikiroldegian sartu. Agian goizegi da baina, ez dakit, guzti hau prest egon beharko zen.
    Badakit luzetxo samar gelditu zaidala, baina, beno, zerbitzu digital hauek horrenbesterako ematen dute. Hamendik aurrera ditudan abenturez ere kontatzen jarraituko dizuet. :-p

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.