Kaixo Mundu!
e-torkizunaz bloga mundura begirako leiho bat gehiago da. Eta gure herriaren txikitasunetik abiatuta, euskal e-rabiltzaileon komunitatetik eta komunitatearentzat sortutako leiho birtuala izan nahi du.
e-torkizunaz e-uskaraz hitz egin nahi dizuegu. eta e-ntzun. E-ztabaidarako gunea izatea nahi dugu. Hartu eta e-matekoa. e-san eta e-ntzutekoa. Ondotxo dakigu euskararen komunitate birtualak muga asko dituela, asko kulturalak gainera. Eta hor egin nahi dugu gure e-karpena. e-ragin nahi dugu, e-lkarlanean aurrera e-ginez.
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek [ IKT ] eta Internet-ek gure E-uskal Herri fisikoa e-raldatzen jarraitzen dute. e-tenik gabe eta e-teteko asmorik gabe. Eta horretara gatoz gu: globalitatearen barruan sentimendu lokalez e-torkizuna hurbiltzera. e-torri zuek ere.
This entry was posted on Ostirala, Martxoa 9th, 2007 at 12:33 pm and is filed under Orokorra. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Martxoa 10, 2007 at 10:45 am aaalo wrote:
second liferi buruzko erreportaia irakurrita hau da, asko sentituta, tamalez, etaratzen dudan ondorioa: euskara umeentzat da. agur
on Martxoa 10, 2007 at 10:49 am aaalo wrote:
e-komentario honen geroztik gero ta klaruo daukat
on Martxoa 10, 2007 at 1:47 pm Eneko wrote:
Kaixo bikote! Aupa zuek!
Gaia interesgarria oso, jendea ere, jarraituko dugu.
on Martxoa 11, 2007 at 10:07 pm Gorka wrote:
Ez da zuzentzetagatik eta badakit izenburu luzeegia dela baia hasiera aproposa ez al zen horrelako zerbait?
#include
void main () {
printf (”Kaixo mundu\n”);
}
on Martxoa 12, 2007 at 11:58 am amelie wrote:
ongi e-torri.
euskal blogosferan e-guzkia ageri da gaur.
animo eta aurrera!
on Martxoa 12, 2007 at 3:47 pm Guano wrote:
E-pa!
Ondo ziok holako web gune bat e-ukitzia egunero mundu informatiko nahaspilatsuan azaltzeituken gauzak komentatzeko ta ulertzeko. Hi, mikel, ez uan gaixki eongo gaztetxea ekarri uan e-lementuan zoze jartzia, link-en bat edo (ooOOo), pixkat linux-en munduataz enteatzeko.
Besteik pe, zorte on
on Martxoa 13, 2007 at 1:03 am admin wrote:
e-rantzun beharko, e-zta?
egia da, gure blogak etorkizunera begirako e-guzkia izan nahi du, guztientzat: haur, gazte, heldu eta zahar. Eta horrexegatik ez gara hizkuntza informatikoan mintzatzen. Mundura begirako leiho berri hau euskaldun guztiei zabaldu nahi dizuegu, modu erraz eta ulerkorrean: euskaraz mintzatuz.
Eta euskararen eta euskal erabiltzaileon etorkizun teknologiko hurbilaz aritu nahi dugu bertatik…
e-sker aunitz guztioi, eta ongi e-torririk beroena bidaltzen dizuegu gaur8-ren teknologiaren talaiatik…