Gauza ziurra zen. Irakasleek ezin zuten inolaz ere galarazi. Arkitektura eskolako nerabeek beti gauza bera egiten zuten, urtero-urtero, erremediorik gabe. Kurtsoko ariketa, demagun, erakustazoka baten diseinua egitea zen. Norberak aukeratu behar zuen gaia: lore-azoka, snowboard-azoka, disko-azoka, etab. Ondo ulertzen ez den arrazoi bategatik, irakasleek lore formako pabiloiak, half-pipe itxurako eraikinak edo disko erraldoien tankerako ariketak [...]
Zaha Hadid
Zaha Hadid parakaidista
San Anton zubia zeharkatzen dut, Bilbo zaharra eta berria noizbait banandu zituen zubiaren bertsio moderno hau, eta makinak Erriberako merkatuarenak egiten ikusten ditut. Kuriositateak edo harridurak bultzatuta, merkatuaren aurrean gelditzen naiz, altzairuzko dinosauroak kloruroz josita omen dagoen hormigoia irensten ikusten ditudan bitartean.
Zergatik ez ote dute dena bota beste zer edo zer eraikitzeko? Azken finean, hau [...]
Emakumeak eta arkitektura
Gaur, fribolitate ariketa moduan, irakurtzeke dudan Simone de Beauvoir-en testu bat aipatuz hasi nahiko nuke artikulua. Feminismoaren hastapenetan, filosofo frantsesak 1949ean Bigarren sexua saiakera idatzi zuen. Bertan, bere bikote Jean Paul Sartre-ren galdera bati erantzun nahi izan zion: «Zer esan nahi du emakume izateak?».
