Hiriak hirien barnean. Matriuska panpinen moduan agertzen zaizkigu hiriaren aldeak, batzutan bata bestearen barruan sartuta, sarri elkarren alboan, edo, besterik gabe, elkarri bizkarra emanez.
Bilboko Txurdinaga auzoan panpina horien sartu-irtenak ikusi ditugu azkeneko hilabeteotan, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzako arreta zerbitzu baten kokapena dela-eta. Zentroari emandako izena Onartu izan bazen ere, aditzaren etimologia ez da nonbait aintzakotzat [...]
