Tag Archives: Star System

Wolf D. Prix: “Biennale”, oppure soltanto “Banale”?

In a city of plunder (an exhibition of plunder) hordes of tourists (architects) roll along broken infrastructure in order to satisfy their petit bourgeois desire for education (in the case of the architects: vanity, envy, schadenfreude, suspicions). Even the glamour that the visitors are supposed to feel is staid and faked by the media for [...]

Harrokeriaren feria

Bilboren itsasadarrari itsatsita dago, omen, 1980.etik eraiki den arkitektura «obrarik» garrantzitsuena. «Vanity Fair» aldizkari estatubatuarrak arkitektura eta artean adituak diren punta-puntako 52 arkitekto eta kritikariri egindako inkestaren arabera, Guggenheim Bilbao museoa suertatu da garaile, Einsenman, Foster, Gehry, Libeskind, Hadid, Nouvel, Rogers edo Meier koadrilaren arabera.

Jokoaren arauak

Gauza bera errepikatzen dut orrialdeotan, behin eta berriz, gauza aski ezaguna balitz bezala, baina, hala ere, ahantzia: arkitekturak prezio bat du, paperean marrazten den marra bakoitzak azalera, bolumena eta koste bat ditu. Egunkarietan azaltzen diren hiru dimentsioko super-infografia horiek atzetik kostu ekonomiko bat dute, eta, maiz, pellokeria horri ez zaio [...]

Dubaiko (ha)marka da

Hamarkada berria aurrean dugun honetan, mende berriko lehenengo hamar urteek bazterretan utzitako gauza onak eta txarrak zenbatzeko momentua heldu dela iruditzen zait. Arkitekturaren estiloen bilakaerak kontu handiz aztertuko dituzten adituei lagatzea hobe bada ere, hamarkada berri honek gauza bat ekarri digu, arkitekturarekiko ondorio larriekin gainera: nazioarteko banku sistema kapitalistaren porrota. Pot egin duten herrialde askoren [...]

Zaha Hadid parakaidista

San Anton zubia zeharkatzen dut, Bilbo zaharra eta berria noizbait banandu zituen zubiaren bertsio moderno hau, eta makinak Erriberako merkatuarenak egiten ikusten ditut. Kuriositateak edo harridurak bultzatuta, merkatuaren aurrean gelditzen naiz, altzairuzko dinosauroak kloruroz josita omen dagoen hormigoia irensten ikusten ditudan bitartean.

Zergatik ez ote dute dena bota beste zer edo zer eraikitzeko? Azken finean, hau [...]

Lehiaketak eta abarrak

Arkitekto bat ikusten dugu, urduri, neke aurpegi eta begi-zuloekin. Arkitekto ez den inorentzat interes gabeko gaiez hitz egiten ematen ditu orduak eta orduak, gizateriaren patua bere eskuetan balego bezala. Ezustean, tabernako paperezko ahozapia hartu eta «proiektua» deritzon zerbait marraztu du harrotasun aurpegia erakutsiz. Lehiaketetara aurkezten den arkitektoa dugu. Eraikuntzaren industrian, lehiaketak enkarguak eskuratzeko metodoa dira, [...]

Rock & Roll arkitektura

Ostiralean mozkortu egin nintzen, aspaldiko partez. Lehenengo zerbeza Bauhaus eskolako elastiko bat zeraman zerbitzari poxpolin batek eskaini zidan. Artikuluaren entrega-epea hurreratzen den egunetan gertatzen ohi zaidan bezala, arkitektura ikusten nuen edonon. Hurrengo goizean, ogi bila nindoala, egunkariarekin batera arkitektura aldizkari bat erosi nuen, egun motelari iruzur egiteko nahian. Laugarren orria zabaldu eta…zas! Peter Zumthor-en kontzertuaren [...]

Nouvel eta determinismo profesionala

Lagun batek galdera bat bota zidan behin: «Arkitektoak zer dela eta ibiltzen zarete beti presaka?». Egi borobil baten aurrean gertatzen zaigun bezala, barre algara barne-barnetik atera zitzaidan. Galdera, berriz, airean eta zigarro kearen artean galdu zen.