Tag Archives: Rocio Peña

Peña Gancheguiren ondarea

Hurrengo azaroaren 26an Luis Peña Gancheguiri buruzko jardunaldi bat burutuko da Donostiako Arkitektura Eskolan. Urteurrena oraindik ere ospatzeke delarik, euskal arkitekturaren aitzindariaren inguruko hitzaldiak, eztabaidak eta orokorrean 1926an Oñatin sortutako jenioaren inguruko hausnarketak burutuko dira.
Ekimenak abian dira jada. «Kolektibolektibo» irakasle eta ikasle taldeak zazpi metroko Vista Alegre dorrearen erreprodukzio bat eraiki zuen duela pare bat [...]

Atzo, gaur eta bihar, Peña Ganchegui

Apirilaren 2an hil zitzaigun Luis Peña Ganchegui. Honezkero, haren obra eta ibilbidea goraipatu dituzten artikulu eta erreportaje ugari izan ditugu irakurgai. Hala eta guztiz ere, haren iragan eta -arraroa badirudi ere- etorkizunari begirada bat bota nahiko nioke. Haren obraren iraganak gure oraina eraikitzen du, bizi garen hirien lau erpinak definituz. Donostiako hiria horren erakusle da, [...]

Peña Gancheguiren trena

Gaur hartu behar dugun trenak Luis Peña Ganchegui arkitektoaren lana zeharkatuko du. Tartean hainbat geldialdi egingo ditugu, eta, hala, hiriko espazio publikoen izaeraren, arkitekturaren eta merchandisingaren arteko desberdintasuna hautemango dugu. Gure bidaiaren helmuga Pasai Donibane izango da. Ibilaldiaren iraupena, eskasa. Ongi etorri arkitekturaren trenera.