Tag Archives: Ondare industriala

Industriaren hilotzak

Energiak gure mundua mugiarazten du, eta forma ematen dio, sarri, gure arkitekturari. Arkitektura, zenbaitetan, energiaren ondorio da, besteetan biktima, edota energiak sortutako hilotza.
Gure kostaldean badira hainbat hilotz; Lemoizko itsaslabarrean, hormigoizko kubo erraldoiek paradigma energetiko zaharkitu baten testigantza ematen dute; Zorrotzaurreko penintsulan, bertan behera utzitako industriak beren ordua noiz helduko [...]

Ondare industrialaren bigarren bizitza

Kukutza gaztetxearen auziak pasa den mendeko ondare arkitektonikoaren berreskurapenaren inguruko arazoa jarri du agerian eta, bereziki, hiri-bilbean txertatutako hainbat eta hainbat eraikin industrialen balio arkitektonikoaren gaineko begirada ematera garamatza.
Akaso, esango duzue, gaztetxearen alde etsi-etsian egindako azkeneko saiakera izan daiteke, baina Bilboko ondare industrialak pairatutako prozesuaren adibidea dugu Errekalde auzoan jazo beharrekoa; guztiz egokia den arkitektura [...]

Arkitekturaren okupazioa

Bilboko Kukutza gaztetxetik zetorren posta jaso dut gaur goizean [oharra: idazki hau, jakina, ekainean idatzi nuen, dexente berandutu bainaiz ere sarera igotzen], interneteko posten hautsak harrotuz ziztu bizian doan gezia bezala. Usurpazio salaketari aurre egiteko atxikimenduen eske zetorren eskakizuna.
Antza, gaztetxeko asanbladak zehaztu ahala, gaztetxea kokatzen den eraikina saltzeko asmoa du jabe den eraikuntza enpresak, salerosketa [...]