Tag Archives: Okupazioa

Arkitekturaren okupazioa

Bilboko Kukutza gaztetxetik zetorren posta jaso dut gaur goizean [oharra: idazki hau, jakina, ekainean idatzi nuen, dexente berandutu bainaiz ere sarera igotzen], interneteko posten hautsak harrotuz ziztu bizian doan gezia bezala. Usurpazio salaketari aurre egiteko atxikimenduen eske zetorren eskakizuna.
Antza, gaztetxeko asanbladak zehaztu ahala, gaztetxea kokatzen den eraikina saltzeko asmoa du jabe den eraikuntza enpresak, salerosketa [...]

Aldi baterako gune autonomoak

Aitortzen dut: artikuluaren estreinako hitzek atzamar puntetatik pantaila zurira salto egin behar duten momentu berean, nire begiek apalategiko liburutxo beltz batetan erreparatu dute. Eskua luzatu eta «Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legea»ri heldu diot. Hitzaurrean jasotako Euzkitzeren bertsoaren ondoren, gure lurren parte handi bat arautzen dituzten 258 orrialdeak azaldu zaizkit.