Tag Archives: Lurralde antolaketa

Hiru ekimen, hiru eskala

Udako beroak ez badizu lan egiteko, pentsatzeko edo burua zirikatzeko gogorik kendu, hainbat egitasmoren berri izango zenuen azken hilabetean. Ekimenon kantitateak eta kalitateak, nolabait, kritika eta hausnarketa arkitektura eta hirigintza munduan hain eskasak ez direla pentsarazi dezake. Errepaso txiki bat egingo dut, bereziki hiru ekimen aipatuz.

Le Grand Paris; hiri berriak, asmo zaharrak

Parisek eskalaz aldatu nahi du. Horretarako, Nicolas Sarkozyk lehiaketa antolatu du eta puntako hirigileei erronka luzatu die: hirigunea eta aldiriak bateratu eta Paris krisi ondorengo Europako zentro ekonomiko berria bihurtzea.

Pasaiako katedrala

Azkenik, aitzakia bat Pasaiako portuari buruz idazteko; Udako Euskal Unibertsitateak, hurrengo apirilean, Pasaiako Hirigintza Mintegia prestatu du, badiaren etorkizuna unibertsitateak eman dezakeen ikuspegi anitzetik aztertzerko asmoz. Aitzakia bada ere, artikuluaren muina izango da, eta hitz bitan laburbildu daiteke: herritarren parte-hartzea.

Hiria= (1) geo + (2) bio + (3) noos

Ezagun batek, oharkabean, garagardo artean geundela, egi borobila bota zidan: Bilbori buruz lar hitz egiten nuela, alegia. Kezkaturik, nire buruarekin bakarrizketa bat izan nuen: «Bilbo da Euskal Herriko metropoli bakarra eta nahitaez hartu behar da hizpide -nik niri, garagardoaren bitsak bibotean ez itsasteko ahaleginetan-».

Los Angeles eta gizon ikustezina

Noizbait AEBetara joateko aukera edo kemena badaukazue, konturatuko zarete gauzak pelikuletan agertzen diren bezala direla. Gutxienez, aspektu estetikoetan, egunerokotasunaren partean.
Gaurkoan, Los Angeles hiriaren egituratik bidai bat proposatzen dizuet. Bidean zehar, beranduko kapitalismoak buztina moduan irudikatu duen bene-benetako hiri amerikarra topatuko dugu. The real one. Beste edozein hiri ez bezala, Los Angeles-ek (L.A.) hasierako hiri amerikarrak [...]

Euskal Herria eta beldurrezko filmak

Batzuetan, hiritarrok, gure egunerokotasuna definituko dituzten arau eta erregelamenduetatik oso urrun ikusten dugu geure burua. Gaztetxoa nintzenean, gurasoek zerga aitorpena zelan egiten zuten ikusirik, beldur ziztada bat nabaritzen nuen. Giza adierazpenetik kanpo zegoen hizkuntz arrotza, ezezaguna erabiltzen zuten, «Big Brother» ikustezin eta ahalguztidunari hamarrenak ordaintzeko.