«Aspaldiko! Bizi al haiz?». (Uretatik irtetean bainujantzia pegatzea, zenbaitetan, egon daitekeen gauzarik deserosoena izan daitekeela zin dagit). «Kaixo! Beno, bai, kostata, baina bizi gaituk». «Zer dela-eta diok hori?». (Hondartzan Arkitektura eskolako lagunak topatzeko usadioa, urtero bezala, zintzoki betetzen nabil aurten ere. Ene lagunak erantzuna eman baino lehen, esan beharrekoa asmatu [...]
