Tag Archives: Kritika

Aldiri. Arkitektura eta Abar

Aste honetan, “Aldiri. Arkitektura eta Abar” aldizkari berria plazaratu dugu. Euskara hutsean ekoizten den arkitekturari buruzko lehendabiziko aldizkaria da, proiektu xumea bezain ilusioz betea. Arkitekto euskaldunok gure hizkuntzan zeresana dugulako atera da “Aldiri” kalera, euskara lanabes duina eta erabilgarria dela frogatzeko, hein handi batean, baina baita gure inguruan sortzen diren problematikak modu gertuko eta hurbilean [...]

Arkitektura aldizkariak

«Pre Scriptum» batekin hasiko naiz: krisialdiaren kontra, fabrikak baino, liburutegiak behar dira. Hau esan eta gero, gatozen harira. «Metalocus» arkitektura aldizkariak hamar urte bete ditu.
«Metalocus»en muinean, edo hasierako intentzioetan, tangentzialitate abarren batuketa aurkitzen dugu: arkitektura, artea, poesia, eta, batez ere, kritika.