Tag Archives: Krisia

ARKITEKTO GAZTEON LAN EGOERARI BURUZ

«Aspaldiko! Bizi al haiz?». (Uretatik irtetean bainujantzia pegatzea, zenbaitetan, egon daitekeen gauzarik deserosoena izan daitekeela zin dagit). «Kaixo! Beno, bai, kostata, baina bizi gaituk». «Zer dela-eta diok hori?». (Hondartzan Arkitektura eskolako lagunak topatzeko usadioa, urtero bezala, zintzoki betetzen nabil aurten ere. Ene lagunak erantzuna eman baino lehen, esan beharrekoa asmatu [...]

Heldu zaigu Post-postmodernismoa!

Bijoy Jain Indiako arkitektoa da, Studio Mumbai estudioaren sortzailea. 1995etik aurrera, Los Angeles eta Saint Louis hirietan egon eta gero, Indian dihardu lanean, bere sorterriko bitxikeriekin liluratuta: call-center erraldoietan, bertako jendeari azentu britainiarra imitatzen erakusten diote, milaka kilometrora diren ordenagailu erabiltzaile ingelesen zalantzak argitzeko. Erabiltzaile horiek, akaso, ordenagailuak emandako [...]

Autonomo faltsuen sindikatua

Maiatzaren Lehena urrunegi al dugu? Aste honetan, Partenon tenpluan, Mendebaldeko arkitekturaren mugarri den horretan, «People of Europe, Rise Up!» zioen pankarta irakur zitekeen. Europako jendea, altxatu. Grezian, borroka astea izan da. Arkitektura munduan ere, antzerako zerbait. Gurean, aldiz, astebete igaro eta, bat-batean, bandera gorriak, aldarrikapen sutsuak… non sartu dira? Grezian [...]

Eulien modura

Euliek, diotenez, 15 bat eguneko bizia dute, behin larba egoeratik atera eta gero. Zenbat denboraz egongo da gainera datorkion eskura begira, bere patua jada erabakita dela jakin gabe?
Gure 90 urte inguruko bizi itxaropenarekin konparatuz, euliak egun eta erdi batez ikusten du txikitu behar duen eskua gutxika hurbiltzen. Euliak bezalakoak al gara? Agian zuhurtasunez jokatzea ez [...]

Dubaiko (ha)marka da

Hamarkada berria aurrean dugun honetan, mende berriko lehenengo hamar urteek bazterretan utzitako gauza onak eta txarrak zenbatzeko momentua heldu dela iruditzen zait. Arkitekturaren estiloen bilakaerak kontu handiz aztertuko dituzten adituei lagatzea hobe bada ere, hamarkada berri honek gauza bat ekarri digu, arkitekturarekiko ondorio larriekin gainera: nazioarteko banku sistema kapitalistaren porrota. Pot egin duten herrialde askoren [...]

Hasiberriak

Ziklo ekonomiko jakin baten amaieran gaudela ematen du. Beste ziklo edota antiziklo baten atarian sartzen garela hautematen da, adituen, esatarien eta Bloomberg hizkuntza menperatzen duten guztien esanetan. Garai barnerakoia izango da, bizi izan den bolada hedakorra eta gero. Bekatuak zuritzeko denbora; Europarekin alderatuta, Espainiak zero biribila ateratzen du lurralde antolakuntzako aurreikuspenetan. Honez gero hain famatu [...]

Urdaibaiko gizona

Udako oporrak hasteko prestatzen ari naizela, oihartzun ugari heltzen zaizkit, leihotik harago.
Alde batetik, Erakusketa Unibertsalean prestatu duten hondartza artifizial batetan, ezbeharra gertatu eta tamalez mutiltxo bat ito egin dela. Bestetik, Urdaibaiko itsasadarrean, Bizkaiko Foru Aldundiak egun Bilboko urguilua den Guggenheim museoaren handiketa bat planeatzen dabilela.

Suediako intxaurrak

Udako oporrak direla-eta bi lagun suediar izan ditut nire etxean. Ellinor eta Dennis bi gazte suediar «normal» dira. Biak dira ingeniariak, bata eraikuntza arlokoa eta bestea telekomunikaziokoa.