Tag Archives: Kostaldea

Kosta Ahala Kosta

Adreiluaren gorakadaren hautsa jada ez da harrotzen. Begi bistakoa ostera ere ikusteko kapazak gara, eta azken hogei urteotan egindako txikizio urbanistikoak inoiz baino nabarmenagoak dira.  Kostaldea izan da prozesu horren biktima nagusia, eta ez bakarrik Euskadiko kostaldean, aurten Greenpeaceko “Destrucción a toda costa” txostenak erakutsi duen bezala. Batzuk eredu anglosaxoiez hitz egiten dute, lurraldean hedatzen [...]

Algarrobico hondartzako hotela

Urtero bezala, irudimen falta larria erakutsiz, Gatako lurmuturrera zuzendu ditut nire udako oporren pausuak. Mediterraneo itsasoari so, Almeriako etxetxo zurien islak ustelkeri urbanistikoa heldu baino lehenagoko Levantera eramaten gaitu. Hala eta guztiz ere, kostalde birjinean barrena, irudi idilikoa zikintzen duen orbanak badira, adibidez 21 solairu eta 411 logelako orban bat.