Tag Archives: Iratxe Jaio

At your service

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artistak hizpide izan ditut noizbait. Jakin dudanez, lau ostiralero Mugalarin izan behar ditugu, artea eta artegintzari buruz hitz egiteko. Hona hemen beraien lehenengo ekarpena: irakurri eta gero, “Cómo acabar de una vez por todas con la cultura” Woody Allen-en obran tarte bat izan beharko lukeela uste dut.  “Nola akatu, [...]

Zeharkako ebaketa

Inoiz egon ez zaren hiri edota toki batera txango bat planeatzen zaude. Bi aukera daude; liburu dendak betetzen dituzten bidaia gida horietako bati kasu egin, edo aldiz zure burua nahita galdu. Balizko bidaiari horrek, aukera bat edo beste egiterakoan, hiriaren pertzepzio ezberdina jasoko du.

Basque way of life

Gela ilunean jesartzen naiz. Arte erakusketak ikusten ditudanean sortzen zaidan ezinegona kontrolatuz, parean daukadan pantailari egiten diot so. Pantaila zeharkatzen duten lauza zuriko komun distiratsuak agertzen zaizkit. Jarraian, altzari megadendetan aurki daitezkeen egongelak, sukaldeak eta logelak igarotzen dira, erritmo geldo baina geldiezinaz.