Tag Archives: Hiria

H hiriaren historioa

Hiri ikusezin baten istorioa kontatu nahiko nizueke. Izenak garrantzirik ez duen arren, H hiria deituko diogu, guztiok nolabait identifika dezagun. Hiri guztiak bezala, H txiki jaio zen. Garai horietan, hatxetar guztiak beren bizilekuaren parte ziren; leku orok zentzua zeukan, izateko arrazoia (adibidez, eliza ondoko hilerria ez zegoen kasualitatez bertan). Herrigunea osatzen zuten karrika estuek lanbideen [...]

Hiria= (1) geo + (2) bio + (3) noos

Ezagun batek, oharkabean, garagardo artean geundela, egi borobila bota zidan: Bilbori buruz lar hitz egiten nuela, alegia. Kezkaturik, nire buruarekin bakarrizketa bat izan nuen: «Bilbo da Euskal Herriko metropoli bakarra eta nahitaez hartu behar da hizpide -nik niri, garagardoaren bitsak bibotean ez itsasteko ahaleginetan-».