Tag Archives: Hiria Kolektiboa

“Donosti inguruko bide berriak / Errera’tik du asiera”r

“Donosti inguruko bide berriak / Errera’tik du asiera”. Hitzok Andoni Kortajarena bertsolariak abestu zituen, 1969an, Herrera auzo donostiarreko San Luis Gonzaga festetan. Bertsoan, eraiki berri zen errepideak ekarritako gaitzak ezagutarazten dizkigu herreratarrak, modu zuzenean gainera: “bide berria ondo datorkio/ Donosti ederrari/ lasaitasuna emateko/ dirua dun jendeari”.

Hiria eta Kolektiboak

Partaidetza. Badirudi hasiberria den mende honetan, hirigintzak eta partaidetzak aurretik ezagutu ez duten garrantzia izango dutela. Lurzoru lege berriak ere aipatzen du partaidetza sistemak sustatu behar direla. Hainbat ahots behetik-gora (bottom-top) egiten duen plangintza urbano bat ari dira eskatzen, normalki politikariak eta hiritarrak banatzen dituen harresi ikustezina erauzteko ahaleginetan.

Elefante-Hiria

Gogoratzen itsuen eta elefantearen ipuin hura? Hala ez bada, horra nire bertsio pertsonalaren laburpen txiki bat: ba omen zeuden Asiako jakintsurik handienak, guztiak itsuak, elefante baten inguruan bilduta. Erreinuko inork ez zuen sekula elefanterik ikusi, eta agureen aholkua eskatu zuten. Lehenengo jakitunak, elefantearen hanka ukituz, zera esan zuen: «izaki hau arbola baten berdina da». Hurrengoak, [...]