Tag Archives: Guggenheim

Frank Lloyd Wright

Zu ere hemendik? Ez kezkatu. Egon lasai. Arkitekturari buruz hitz egin nahi dizugu, eta horrek pertsona askori nolabaiteko itolarri bat sorrarazten die. Etorri gurekin, eta azkeneko hamarkadetan gure gizarteak izan duen aldaketaren berri emango dizugu, joan den mendearen isla izan zen arkitektoaren eskutik. Arkitekto estatubatuar bat dugu gure pertsonaia; izan ere, onerako edo txarrerako, XX. [...]

Frank

Horrela, abizen gabe. Zertarako. Bera da izarra, bera da hizki larriz idatzi beharreko Arkitektoa. Bi autobiografia idazteko kapaza izan zen mende tarteko pertsonaia. Giulius Caesarren antzera, bere buruari buruz hirugarren pertsonan idatzi zituen testuok. Rock’n’roll arkitekturaren aitzindaria, blues arkitektura oraindik asmatzeke zegoen garaian. Zer diozu? Gehry? Beno, Guggenheim bat eraiki zuen, bai, baina ez: gaizki [...]

Urdaibaiko gizona

Udako oporrak hasteko prestatzen ari naizela, oihartzun ugari heltzen zaizkit, leihotik harago.
Alde batetik, Erakusketa Unibertsalean prestatu duten hondartza artifizial batetan, ezbeharra gertatu eta tamalez mutiltxo bat ito egin dela. Bestetik, Urdaibaiko itsasadarrean, Bizkaiko Foru Aldundiak egun Bilboko urguilua den Guggenheim museoaren handiketa bat planeatzen dabilela.

Bilboren G puntua

Aldez aurretik, eta gauzak argi uzteko, Guggenheim museoaren urteurrenari buruzko artikulu baten aurrean zaudetela jakinarazi nahi dizuet. Abisua bertsozaleentzat da, batez ere. Dakizuenez, aste honetan, ezinbestekoa dugu begirada atzera botatzea eta hamarkada honen nondik norakoak aztertzea. Dena den, museoa gutxitan aipatuko dut, bere inguruan harrotzen diren (edo ez diren) hautsak interesgarriagoak direla uste dudalako.