Tag Archives: Getxo

Getxo Berpiztu!

Aretxondoko aldapak Algortako Portu Zaharrera ematen du bidea. Algorta herria, berez, Getxoko auzo bat besterik ez da, eta, aldi berean, Portu Zaharra Algortako azpiauzotzat ere jo daiteke. Nortasun handiko tokia, edozein kasutan. Aretxondoko aldapa horretan, badago urteetan zehar hutsik egondako orube bat, haritzez, intxaurrondoz eta gereziondoz zipriztinduta.