Tag Archives: Getxo Berpiztu

Getxo Berpiztu!

Aretxondoko aldapak Algortako Portu Zaharrera ematen du bidea. Algorta herria, berez, Getxoko auzo bat besterik ez da, eta, aldi berean, Portu Zaharra Algortako azpiauzotzat ere jo daiteke. Nortasun handiko tokia, edozein kasutan. Aretxondoko aldapa horretan, badago urteetan zehar hutsik egondako orube bat, haritzez, intxaurrondoz eta gereziondoz zipriztinduta.

Getxo Berpiztu! ideia lehiaketa

Getxo Berpiztu! ekimena Getxoko udalak ateratako “Wanted!” lehiaketaren ondorio zuzena da, eta Getxo herriko orube narrituak birgaitzeko asmoz jaio zen, pasa den urtean. Udazkena eta negu osoa parte hartze dinamikak burutzen egon eta gero, Getxo Berpiztuko neskamutilek azkenengo faserako ideia lehiaketa -edo deialdi- bat antolatu dute. Hemen dituzue xehetasun guztiak.