Tag Archives: Eraikuntza

Termoa eta harria

Bulegoan nago, loak akabatzen, egun lauso baten bederatzigarren orduan. Bat batean, normaltasun itogarria urratuz, zas! Argindarra joan zaigu, eta aitaren batetan gor (telefono gabe), itsu (non da Internet?) eta besomotz (autocad) geratu gara. Energiaren erabilpenak, gure gizartea definitu du azkeneko berrogei urteotan. Eraikuntzaren sektoreak, mundu guztian erabiltzen den energiaren ehuneko oso altu bat erabiltzen du. [...]