Tag Archives: Ekologia

Gorteko bufoia

Isaac Asimov ezagunak zera zioen, bere zientzia-fikziozko lanari buruz -idazleak beste grina bat zuen, zientzia-dibulgazioa, baina hori atseden tarteetarako lagatzen zuen- galdetzen ziotenean: estilo horretako idazleak gorteko bufoien parekoak zirela; horiek ziren, inor amorrarazi gabe, egia borobilak botatzen zituzten bakarrak. Nonbait, arkitektura lehiaketekin, maila batean edo bestean, halako zer [...]

Algarrobico hondartzako hotela

Urtero bezala, irudimen falta larria erakutsiz, Gatako lurmuturrera zuzendu ditut nire udako oporren pausuak. Mediterraneo itsasoari so, Almeriako etxetxo zurien islak ustelkeri urbanistikoa heldu baino lehenagoko Levantera eramaten gaitu. Hala eta guztiz ere, kostalde birjinean barrena, irudi idilikoa zikintzen duen orbanak badira, adibidez 21 solairu eta 411 logelako orban bat.