Tag Archives: Donostia

“Donosti inguruko bide berriak / Errera’tik du asiera”r

“Donosti inguruko bide berriak / Errera’tik du asiera”. Hitzok Andoni Kortajarena bertsolariak abestu zituen, 1969an, Herrera auzo donostiarreko San Luis Gonzaga festetan. Bertsoan, eraiki berri zen errepideak ekarritako gaitzak ezagutarazten dizkigu herreratarrak, modu zuzenean gainera: “bide berria ondo datorkio/ Donosti ederrari/ lasaitasuna emateko/ dirua dun jendeari”.

Arkitektura 28 milimetrotan

Udazkeneko agenda kulturala arkitekturaz beteta dator, aspaldiko partez. Alde batetik, duela pare bat aste, Frank Lloyd Wrighti buruzko erakusketa aipatu genuen. Guggenheim museoak Wisconsineko jenioaren inguruan orbitatzen duten film sorta bat programatu du aste honetan. Bestetik, Donostian, Cristina Enea Fundazioak, «Erreala proiektatu» goiburupean, arkitektura eta film-lengoaiei buruzko lotura aztertzen duen erakusketa eta eztabaida-jardunaldi zikloa programatu [...]