1972ko uztailaren 15ean gaude, AEBetako Saint Louis hirian. Arratsaldeko hiru eta erdiak dira. Ekaitza iragartzen duen lasaitasuna hauteman daiteke airean. Bat-batean, eztanda bortitz batek Pruitt-Igoe Missouri eraikina eraisten du eta, bide batez, mugimendu modernoaren heriotzaren iragarpena lau haizetara hedatzen du. Garai batean Minoru Yamasakiren eraikinak babes ofizialeko etxeen paradigmatzat hartu izan baziren ere, gerora funtzionamendu [...]
Beijing
Dragoiaren baserriak
Udara honetan dastagarri izan dudan «Elurra» eleberrian, Ekialde eta Mendebaldearen artean banatutako Turkia bat aurkitu dut. Bere egilearen begietatik -arkitektura ikasketak hasitako Orhan Pamuk idazlea-, Mendebaldea maitasun eta gorrotoen xede bezala aurkezten da, identitatea definitzeke daukan muga-hiri baten agertokia atzean duela.
