Muturreko arkitektura, edo arkitektura tranpatia, mugaz bestaldeko arkitektura edota bat-bateko arkitektura litzateke. «Etiketak alde batera utzita, egun ere arkitekturaren izaera kanonikoa, ordenatua eta industrializatua aldera batera uztea badagoela frogatzen duen tendentzia da. Musika industriaren antza hartzen diot: undergroundean topatzen dira maiz ekimen interesgarrienak. Ekimen hauek arrakasta lortzen dutenean, mainstreamaren erantzuleak kopia zehatzak gauzatzen dituzte. Adibideak [...]
Arkitektura pasiboak
Termoa eta harria
Bulegoan nago, loak akabatzen, egun lauso baten bederatzigarren orduan. Bat batean, normaltasun itogarria urratuz, zas! Argindarra joan zaigu, eta aitaren batetan gor (telefono gabe), itsu (non da Internet?) eta besomotz (autocad) geratu gara. Energiaren erabilpenak, gure gizartea definitu du azkeneko berrogei urteotan. Eraikuntzaren sektoreak, mundu guztian erabiltzen den energiaren ehuneko oso altu bat erabiltzen du. [...]
