Tag Archives: Arkitektura Lehiaketak

Gorteko bufoia

Isaac Asimov ezagunak zera zioen, bere zientzia-fikziozko lanari buruz -idazleak beste grina bat zuen, zientzia-dibulgazioa, baina hori atseden tarteetarako lagatzen zuen- galdetzen ziotenean: estilo horretako idazleak gorteko bufoien parekoak zirela; horiek ziren, inor amorrarazi gabe, egia borobilak botatzen zituzten bakarrak. Nonbait, arkitektura lehiaketekin, maila batean edo bestean, halako zer [...]

Heldu zaigu Post-postmodernismoa!

Bijoy Jain Indiako arkitektoa da, Studio Mumbai estudioaren sortzailea. 1995etik aurrera, Los Angeles eta Saint Louis hirietan egon eta gero, Indian dihardu lanean, bere sorterriko bitxikeriekin liluratuta: call-center erraldoietan, bertako jendeari azentu britainiarra imitatzen erakusten diote, milaka kilometrora diren ordenagailu erabiltzaile ingelesen zalantzak argitzeko. Erabiltzaile horiek, akaso, ordenagailuak emandako [...]

Spain’s passion for hiring big name architects

FOA. Beno, fua! esan beharko genuke, agian. Pasaiako badian, arkitektura lehiaketa batek ederra antolatu du. Foreign Office Architects (FOA) estudioaren parte da Alejandro Zaera arkitektoa, ehuneko berrogei eta hamarrean bederen. Beste kidea Farshid Moussavi dugu, eta bion artean Pasaiako lonjaren proiektuaren aurrekontua %20 bat igo behar dela erabaki dute. Esan [...]

Moron awards

Lagun batek bart Interneteko zirrikituetan jasotako berri bat kontatu zidan: «ba al dakizu zer den “moron” hitza ingelesez?». Gaztaroko abesti baten titulua gogorarazi zidan hitzak. «Bai, ergela, tontoa, ezta?». Antza Moron awards, edo «Ergel saria» delako bat arkitekturaren txepelkeriak epaitzen zebilen mundu digitalean.

Arkitektura ofiziala eta benetakoa

Gauza ziurra zen. Irakasleek ezin zuten inolaz ere galarazi. Arkitektura eskolako nerabeek beti gauza bera egiten zuten, urtero-urtero, erremediorik gabe. Kurtsoko ariketa, demagun, erakustazoka baten diseinua egitea zen. Norberak aukeratu behar zuen gaia: lore-azoka, snowboard-azoka, disko-azoka, etab. Ondo ulertzen ez den arrazoi bategatik, irakasleek lore formako pabiloiak, half-pipe itxurako eraikinak edo disko erraldoien tankerako ariketak [...]

Le Grand Paris; hiri berriak, asmo zaharrak

Parisek eskalaz aldatu nahi du. Horretarako, Nicolas Sarkozyk lehiaketa antolatu du eta puntako hirigileei erronka luzatu die: hirigunea eta aldiriak bateratu eta Paris krisi ondorengo Europako zentro ekonomiko berria bihurtzea.

Lehiaketak eta abarrak

Arkitekto bat ikusten dugu, urduri, neke aurpegi eta begi-zuloekin. Arkitekto ez den inorentzat interes gabeko gaiez hitz egiten ematen ditu orduak eta orduak, gizateriaren patua bere eskuetan balego bezala. Ezustean, tabernako paperezko ahozapia hartu eta «proiektua» deritzon zerbait marraztu du harrotasun aurpegia erakutsiz. Lehiaketetara aurkezten den arkitektoa dugu. Eraikuntzaren industrian, lehiaketak enkarguak eskuratzeko metodoa dira, [...]