Category Archives: Sailkatugabeak

Industriaren hilotzak

Energiak gure mundua mugiarazten du, eta forma ematen dio, sarri, gure arkitekturari. Arkitektura, zenbaitetan, energiaren ondorio da, besteetan biktima, edota energiak sortutako hilotza.
Gure kostaldean badira hainbat hilotz; Lemoizko itsaslabarrean, hormigoizko kubo erraldoiek paradigma energetiko zaharkitu baten testigantza ematen dute; Zorrotzaurreko penintsulan, bertan behera utzitako industriak beren ordua noiz helduko [...]

Bebarru solidarioak

Gipuzkoako Gurutze Gorriak 2011. urtean egindako ekimen baten berri eman du, arkitektook adi irakurri beharrekoa: Donostiako Altza eta Larratxo auzoetatik hasita, eta bebarruak edo atariak lantresna hartuta, bizilagunen arteko elkartasuna sustatzeko programa bat burutu du erakundeak.
513 ataritan burutu den ekimenak 250 partaide baino gehiago inguratu ditu Gurutze Gorriak abian jarritako [...]

Yona Friedman eta museoak

Museo bat aurkeztu du Rafael Moneok, hain kuttuna duen Universitas Studiorum Navarrensis campusean eraiki beharrekoa. Nahiz eta Iruñean eraiki behar duen museoa, Madrilgo plaza aukeratu zuen proiektua «urbi et orbi» ezagutarazteko. 2013. urterako espero da eraikinaren jaiotza, aurrekontuan agertzen diren 25 milioi euroak xahutu eta gero.
Museoaren berri izan nuenean, beste [...]

Kontainerren paradoxa

Plazatik datorkigu, beste behin ere, etxebizitzaren krisia konponduko duen ekimena; honezkero hamaika bide berri ireki zaizkigu higiezinen burbuila zartarazteko, edo, hobe esanda, burbuilaren eztandak jaurti dituen adreilu puskak saihesteko: oraingo honetan berrerabilitako itsas garraiorako kontainerrekin etxeak egiteko ekimena dugu hizpide.

Etxebiz-Hitza Donostian

Egunkarietako orrialde lizunetan topa daitekeen istorioa dirudi, baina aste honetan Estatu espainolean jazotzen diren desjabetzeen tragedia hedabideen portada bilakatu da. Burua galdu duen sistema ekonomiko eta sozial baten beste kontakizun bat dugu Berangoko Kukullaga baserrian gertatu dena. Dakizuenez, aitite-amama bikote batek 2006an 25.000 euroko kreditua eskatu zuen, dirua berehala ematen [...]

Zaramari so

Zaramari kolektiboa osatzen duten Gorka Rodriguez eta Maria Aranarekin bildu naiz arkitektura, jasangarritasuna eta gizartea uztartzen duen proiektu bitxi honetaz gehiago jakiteko asmoz. Zuzendu diedan lehenengo galdera ildo horretatik dator: «Zuen lana arkitektura eta gizartearen arteko eragile bilakatzean datza, ez al da hala?».

Riot architecture

Iskanbilen ostean, hiri normal bat izutuago izango da, autoritariagoa, bananduagoa, esklusiboagoa eta tolerantzia txikiagokoa. Hau da gerra ondoko mendebaldeko hiri-iskanbilen benetako tragedia, hasiera batean kolpatzen gaitu, zeharo izutuz, eta orduan, momentu batez, zein hiri-motarantz jo beharko genuke hauteman daiteke, begi aurrean agertzen zaigun tximista bat bezala, nahiz eta, gerora, tximista horrek iluntasunera jo. Normaltasunera berriro [...]

Ondare industrialaren bigarren bizitza

Kukutza gaztetxearen auziak pasa den mendeko ondare arkitektonikoaren berreskurapenaren inguruko arazoa jarri du agerian eta, bereziki, hiri-bilbean txertatutako hainbat eta hainbat eraikin industrialen balio arkitektonikoaren gaineko begirada ematera garamatza.
Akaso, esango duzue, gaztetxearen alde etsi-etsian egindako azkeneko saiakera izan daiteke, baina Bilboko ondare industrialak pairatutako prozesuaren adibidea dugu Errekalde auzoan jazo beharrekoa; guztiz egokia den arkitektura [...]

Arkitekturaren okupazioa

Bilboko Kukutza gaztetxetik zetorren posta jaso dut gaur goizean [oharra: idazki hau, jakina, ekainean idatzi nuen, dexente berandutu bainaiz ere sarera igotzen], interneteko posten hautsak harrotuz ziztu bizian doan gezia bezala. Usurpazio salaketari aurre egiteko atxikimenduen eske zetorren eskakizuna.
Antza, gaztetxeko asanbladak zehaztu ahala, gaztetxea kokatzen den eraikina saltzeko asmoa du jabe den eraikuntza enpresak, salerosketa [...]

Bi hormako arkitektura

Aurrekoan, frontoiei buruzko hausnarketa polit bat irakurri nuen LHAB blogean. Zera zioen: «Frontoia herriko plazaren gehigarri bihurtzen da, bere azalera bikoizten du, eguraldi txarretik babestuz». Artikulua laguntzen zuen irudian babes ofizialeko etxebizitzen zozketa baten argazkia ikus zitekeen. Ez da hori frontoiek jasaten duten erabilera aldaketa bakarra: herri bazkariak, kontzertuak, [...]