Author Archives

Zer dago modan?

Aurreko batean, irrati saio batera gonbidatu ninduten. Hedabide guztiak dira, modu batean edo bestean, ideia bat egoki zabaltzeko aukera. Pentsamendu hori patrikan, esatariak galdera sinple bezain erantzuteko zaila luzatu zidan: «Zer dago orain, zure ustez, modan arkitekturan?».
Glub. Ez naiz arkitektura kritikaria, baina arkitektook munduan zehar zer egiten ari garen jakin [...]

“Donosti inguruko bide berriak / Errera’tik du asiera”r

“Donosti inguruko bide berriak / Errera’tik du asiera”. Hitzok Andoni Kortajarena bertsolariak abestu zituen, 1969an, Herrera auzo donostiarreko San Luis Gonzaga festetan. Bertsoan, eraiki berri zen errepideak ekarritako gaitzak ezagutarazten dizkigu herreratarrak, modu zuzenean gainera: “bide berria ondo datorkio/ Donosti ederrari/ lasaitasuna emateko/ dirua dun jendeari”.

Zentsura edo/eta alferkeria

Donostiako Arkitektura Eskolako ikasleek, lantzean behin, iskanbilatsuak izaten dira; ez zaie, nire ustez, arrazoirik falta. Azkenengo purrustada Karrera Amaierako Proiektua zuzentzeko egindako aldaketekin etorri da. Lehen gainditzeko zaila bazen, orain ordea pasarte mingotsa bezain umiliagarria bilakatu da: Eskolak ikasle bakan batzuei bakarrik emango die epaimahaiaren aurrean proiektua azaltzeko beta, “interes pedagogiko gutxiko” proiektuak alde batera [...]

Autonomo faltsuen sindikatua

Maiatzaren Lehena urrunegi al dugu? Aste honetan, Partenon tenpluan, Mendebaldeko arkitekturaren mugarri den horretan, «People of Europe, Rise Up!» zioen pankarta irakur zitekeen. Europako jendea, altxatu. Grezian, borroka astea izan da. Arkitektura munduan ere, antzerako zerbait. Gurean, aldiz, astebete igaro eta, bat-batean, bandera gorriak, aldarrikapen sutsuak… non sartu dira? Grezian [...]

Jokoaren arauak

Gauza bera errepikatzen dut orrialdeotan, behin eta berriz, gauza aski ezaguna balitz bezala, baina, hala ere, ahantzia: arkitekturak prezio bat du, paperean marrazten den marra bakoitzak azalera, bolumena eta koste bat ditu. Egunkarietan azaltzen diren hiru dimentsioko super-infografia horiek atzetik kostu ekonomiko bat dute, eta, maiz, pellokeria horri ez zaio [...]

Kazuyo eta Ryue

Aste Santuak sariak ekarri ditu arkitekturara; dakizuenez, Pritzker saria nazioarteko arkitekturako saririk handiena dugu, Nobelen parekoa, batzuen ustez. Aurten, Kazuyo Sejima eta Ryue Nishizawa arkitektoek osatzen duten SAANA estudioa saritu du Hyatt fundazioak, eta, bere historian hirugarren aldiz, arkitekto bikote bati eman dio aintzatespena.

Spain’s passion for hiring big name architects

FOA. Beno, fua! esan beharko genuke, agian. Pasaiako badian, arkitektura lehiaketa batek ederra antolatu du. Foreign Office Architects (FOA) estudioaren parte da Alejandro Zaera arkitektoa, ehuneko berrogei eta hamarrean bederen. Beste kidea Farshid Moussavi dugu, eta bion artean Pasaiako lonjaren proiektuaren aurrekontua %20 bat igo behar dela erabaki dute. Esan [...]

Moron awards

Lagun batek bart Interneteko zirrikituetan jasotako berri bat kontatu zidan: «ba al dakizu zer den “moron” hitza ingelesez?». Gaztaroko abesti baten titulua gogorarazi zidan hitzak. «Bai, ergela, tontoa, ezta?». Antza Moron awards, edo «Ergel saria» delako bat arkitekturaren txepelkeriak epaitzen zebilen mundu digitalean.

Mikroespekulazioa

Aspaldi, musika elektronikoa gure bizitzan modu masiboan sartu zen garai hartan, «sample» terminoa hitzetik hortzera erabiltzen hasi ginen. Orduantxe, arkitektura sanpleatua izan zitekeenaz pentsatzen hasi ginen batzuk. Gerra ondoko auzoetan murgilduz gero, sanple ugari topatu ditzakegu, bai Bidebietan, bai Txantrean, Otxarkoagan, San Inazion, edo beste edonon ugaldu ziren Etxebizitza Ministerio espainolak sustatutako proiektu sozialetan.

Matriuska hiritarrak

Hiriak hirien barnean. Matriuska panpinen moduan agertzen zaizkigu hiriaren aldeak, batzutan bata bestearen barruan sartuta, sarri elkarren alboan, edo, besterik gabe, elkarri bizkarra emanez.
Bilboko Txurdinaga auzoan panpina horien sartu-irtenak ikusi ditugu azkeneko hilabeteotan, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonentzako arreta zerbitzu baten kokapena dela-eta. Zentroari emandako izena Onartu izan bazen ere, aditzaren etimologia ez da nonbait aintzakotzat [...]