Author Archives

Mallrats (I)

«Mallrats» ingelesezko hitz jokoa da eta, hain zuzen, «zentro komertzialeko arratoia» esan nahi du; Kevin Smith zuzendariaren bigarren pelikula ere bada, New Jersey-ko trilogiaren bigarren zatia,  «Clerks» bikain horren atzetik, eta «Chasing Amy» baino lehenago.
Jay & Silent Bob, zentro komertzialeko arratoiak

Arbola gainean etxea

Gogoan al duzu txikitan, film amerikarrak ikustean, zuhaitzen gainean eraikitako etxeek sortutako inbidia, lilura? Ume batentzat behin betiko etxebizitza sinbolizatzen zuen etxeak, abentura guztien sorlekua, gurasoen etxeak eskaintzen ez zituen erosotasunez josia: arau gabezia, begi zelatariengandik babesa, beste umeei urez betetako puxikak botatzeko toki paregabea…
Koskortu ahala, gure irudimenean lilura galduz [...]

Arkitekturaren azala (eta II)

Aurreko jardunean arkitekturan azalak edo fatxadak duen garrantziari buruz hitz egin nizuen, elementu honen bilakaera historikoari so eginez. Baina fatxadari “azala” deitzeko joera hori, gorputzetik bereizgarri den organo bezala, orain dela oso urte gutxiko asmakizuna da.

Arkitekturaren azala (I)

Negua ate joka dugula, iluntasunak tupustean harrapatzen gaitu kalean. Hirietako farolak argitu orduko, akaso ohartzeke igaro dugun eraikin bat ikusiko dugu: han dago, harribitxia bailitzan, ehunka argi puntuz jositako fatxada itsugarridun eraikina: museoa, paraninfoa, zentro publikoa, etxebizitza eraikina…

Gorteko bufoia

Isaac Asimov ezagunak zera zioen, bere zientzia-fikziozko lanari buruz -idazleak beste grina bat zuen, zientzia-dibulgazioa, baina hori atseden tarteetarako lagatzen zuen- galdetzen ziotenean: estilo horretako idazleak gorteko bufoien parekoak zirela; horiek ziren, inor amorrarazi gabe, egia borobilak botatzen zituzten bakarrak. Nonbait, arkitektura lehiaketekin, maila batean edo bestean, halako zer [...]

ARKITEKTO GAZTEON LAN EGOERARI BURUZ

«Aspaldiko! Bizi al haiz?». (Uretatik irtetean bainujantzia pegatzea, zenbaitetan, egon daitekeen gauzarik deserosoena izan daitekeela zin dagit). «Kaixo! Beno, bai, kostata, baina bizi gaituk». «Zer dela-eta diok hori?». (Hondartzan Arkitektura eskolako lagunak topatzeko usadioa, urtero bezala, zintzoki betetzen nabil aurten ere. Ene lagunak erantzuna eman baino lehen, esan beharrekoa asmatu [...]

Hiru ekimen, hiru eskala

Udako beroak ez badizu lan egiteko, pentsatzeko edo burua zirikatzeko gogorik kendu, hainbat egitasmoren berri izango zenuen azken hilabetean. Ekimenon kantitateak eta kalitateak, nolabait, kritika eta hausnarketa arkitektura eta hirigintza munduan hain eskasak ez direla pentsarazi dezake. Errepaso txiki bat egingo dut, bereziki hiru ekimen aipatuz.

Harrokeriaren feria

Bilboren itsasadarrari itsatsita dago, omen, 1980.etik eraiki den arkitektura «obrarik» garrantzitsuena. «Vanity Fair» aldizkari estatubatuarrak arkitektura eta artean adituak diren punta-puntako 52 arkitekto eta kritikariri egindako inkestaren arabera, Guggenheim Bilbao museoa suertatu da garaile, Einsenman, Foster, Gehry, Libeskind, Hadid, Nouvel, Rogers edo Meier koadrilaren arabera.

Metaforen beharra Arkitekturan

Sareko korapiloak desegiten, hara non topatu dudan Ganchegui & Asociados estudioko blog berria. Tendentziari jarraiki, blog batean islatzen dituzte Arkitekturaren eta gizartearen inguruko zalantzak oñatiarraren oinordekoek.

Heldu zaigu Post-postmodernismoa!

Bijoy Jain Indiako arkitektoa da, Studio Mumbai estudioaren sortzailea. 1995etik aurrera, Los Angeles eta Saint Louis hirietan egon eta gero, Indian dihardu lanean, bere sorterriko bitxikeriekin liluratuta: call-center erraldoietan, bertako jendeari azentu britainiarra imitatzen erakusten diote, milaka kilometrora diren ordenagailu erabiltzaile ingelesen zalantzak argitzeko. Erabiltzaile horiek, akaso, ordenagailuak emandako [...]