Author Archives

Aldiri. Arkitektura eta Abar 4: Mugitu ala hil?

Aldiri. Arkitektura eta Abar aldizkariaren 4. zenbakiak mugikortasuna du hizpide, eta “Mugitu ala hil?” lelopean datorkigu. Duela urte bete hasi zuen aldizkariak kritikaren bidea jorratzen, betiere euskara hutsean eta tokiko arazoei so.

Aldiri aldizkariaren urteurrenarekin batera, hiri-mugikortasunaren aferaren inguruko hausnarketa datorkigu. Mugikortasunak berebiziko garrantzia dauka, bai hirigintzan, bai lurralde-antolamenduan, bai gizartearen eraketan ere; balio beza ale [...]

Futbol, fuutbol, fuuuutbol!

Realak Anoeta estadio berria aurkeztu du gauzatzeko proiektua abian jarri behar dela eman du aditzera; futbol zelaiek, hirietako beste hainbat elementuk bezala, hirien suspertze elementu zentzua hartzen dute maiz, ikur edo sinbolo moduan ikusirik. Ikusleen borondate eta sentimendu politen gainetik -talde batekiko fideltasuna, kirolak dituen balioak…- beti suertatzen dira interes [...]

Miribillako laborategia

Bilboko Udalak 1994an onartu zuen hiri-antolakuntzako plan orokorra. Urte batzuk geroago, 1998an, ordura arte meatzeak jagoteko besterik balio ez zuten mendi magalei sastrakak kentzen hasi ziren egun Miribilla auzoa deritzon lurraldea kolonizatuz.

Marrazki harrigarria

Lantzean behin, lanaren estresa soinetik bost minutu kentzeko keinu bezala, urbansketchers.com orrialdeari gelditzen naiz so, baboen modura. Oraingo honetan Malagako Luis Ruizek egindako irudiak, bereziki, nire arreta berenganatu du. Zuekin konpartitu nahi nuen.

Arkitektura eta irudia batera egon dira betidanik, nahiz eta, CAD sistemak direla eta, azkenengo urteotan izugarrizko lan-modu aldaketa burutu izan. Egun, 3D eta [...]

At your service

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artistak hizpide izan ditut noizbait. Jakin dudanez, lau ostiralero Mugalarin izan behar ditugu, artea eta artegintzari buruz hitz egiteko. Hona hemen beraien lehenengo ekarpena: irakurri eta gero, “Cómo acabar de una vez por todas con la cultura” Woody Allen-en obran tarte bat izan beharko lukeela uste dut.  “Nola akatu, [...]

Kosta Ahala Kosta

Adreiluaren gorakadaren hautsa jada ez da harrotzen. Begi bistakoa ostera ere ikusteko kapazak gara, eta azken hogei urteotan egindako txikizio urbanistikoak inoiz baino nabarmenagoak dira.  Kostaldea izan da prozesu horren biktima nagusia, eta ez bakarrik Euskadiko kostaldean, aurten Greenpeaceko “Destrucción a toda costa” txostenak erakutsi duen bezala. Batzuk eredu anglosaxoiez hitz egiten dute, lurraldean hedatzen [...]

Peña Gancheguiren ondarea

Hurrengo azaroaren 26an Luis Peña Gancheguiri buruzko jardunaldi bat burutuko da Donostiako Arkitektura Eskolan. Urteurrena oraindik ere ospatzeke delarik, euskal arkitekturaren aitzindariaren inguruko hitzaldiak, eztabaidak eta orokorrean 1926an Oñatin sortutako jenioaren inguruko hausnarketak burutuko dira.
Ekimenak abian dira jada. «Kolektibolektibo» irakasle eta ikasle taldeak zazpi metroko Vista Alegre dorrearen erreprodukzio bat eraiki zuen duela pare bat [...]

Kaixo, poxpolin

Ederra. Polita. Liraina. Zer gustuko ditugun hitz horiek! Gaur egun zer erraza den gauzen arteko diskriminizazio bat egitea: polita edo itsusia. Gustu eta sentsibilitate desberdinak daude. Baina, ba al du horrenbesterako alderik batak bestearengandik? Vigoko Arkitekto Elkargoak bere egoitza berria eraikitzeko egindako proiektuan, edertasunaren auzia puri-purian topatzen dugu. Inguruko alde zaharreko bizilagunek, eraikinaren «kalitate urria», [...]

Los Angeles eta gizon ikustezina

Noizbait AEBetara joateko aukera edo kemena badaukazue, konturatuko zarete gauzak pelikuletan agertzen diren bezala direla. Gutxienez, aspektu estetikoetan, egunerokotasunaren partean.
Gaurkoan, Los Angeles hiriaren egituratik bidai bat proposatzen dizuet. Bidean zehar, beranduko kapitalismoak buztina moduan irudikatu duen bene-benetako hiri amerikarra topatuko dugu. The real one. Beste edozein hiri ez bezala, Los Angeles-ek (L.A.) hasierako hiri amerikarrak [...]

Arkitektura tranpatia

Arkitektura eskoletan gai asko lantzen dira; arlo teknikoa eta humanistikoa maila berean daude, gure XXI. mende honetan Berpizkundeko jakintsuak trebatu nahi balira bezala; fisika eta artearen historia, matematikak eta irudigintza. Bihotza eta garuna.