Author Archives

Bi hormako arkitektura

Aurrekoan, frontoiei buruzko hausnarketa polit bat irakurri nuen LHAB blogean. Zera zioen: «Frontoia herriko plazaren gehigarri bihurtzen da, bere azalera bikoizten du, eguraldi txarretik babestuz». Artikulua laguntzen zuen irudian babes ofizialeko etxebizitzen zozketa baten argazkia ikus zitekeen. Ez da hori frontoiek jasaten duten erabilera aldaketa bakarra: herri bazkariak, kontzertuak, [...]

Hondakinen arteko arkitektura

Egunotan, hondamendien inguruan -politikoak, militarrak edota naturalak- aritu gara etengabe. Maiz entzun ditut, egunotan ere bai, egia borobila diren hitzok: lurrikarek ez dute inor hiltzen, eraikinak dira jendea hiltzearen arduradunak. Hondamendi naturalek arkitekturaren funtzio primarioa erasotzen dute: dagoena desegiten dute, eta berriro ekin behar diogu eraikitze lanari; tokia New [...]

Arkitekturaren gauzak ordenatzeko mania bitxia

Arkitektook dena antolatzeko mania bitxia dugu; kontrolpean izan nahi dugu gauza oro, akaso gure ogibidearen ondorio gisa. Ordena hori gizartera zabaltzen dugunean, ordea, kontraesanak topatzen ditugu: nola ordenatu bizitza, biztanleriaren desioak? Ordena gabeziak, arkitekturan eta hirigintzan, sekulako deskalabruei eman die bidea; Francoren garaitik datorkigun garapenkeria-sistema honen hastapenetan, erregulazio urbanistikorik [...]

Arkitektura satanikoa

Zer izan dezakete komunean Stanley Kubrick, Esperanza Aguirre, Le Corbusier, Karlos Galeseko printzea, Rufino Basañez edota Enric Miralles bezalako pertsonaiek? Ba, gezurra badirudi ere, denei leporatu zaie arkitektura satanikoaren jarraitzaile amorratuak izatea. Beno, gezurra, denei ez. Charles Mountbatten-Windsor jatorrak arkitektura satanikoari aurre egin zion, edo gutxienez ozen adierazi bere [...]

Herri bat sortzeko arkitektura

Oso gutxitan topatuko dugu Aro Modernoan, hain epe laburrean, horrenbesteko jenialtasun eta kreatibitatea. Oso gutxitan ezagutu du Historiak sentsazio, pentsamolde, gizartea, ideal eta teknikaren arteko horrelako talkarik. Emaitzak bikainak izan ziren, oraindik ere garaikideak, teknikoki paregabeak, biziak.

Eta Tindaya Anboto deituko balitz?

Eduardo Chillida eta Tindaya mendiaren auziak hautsak harrotu ditu beste behin ere, donostiarraren familia eta Kanaria uharteetako instituzioen ordezkariak Hernanin bildu baitziren pasa den astean. Mahai gainean, inoiz abian, baina inoiz geldirik egon ez den proiektuari astindua emateko borondatea.
Chillidak, 90eko hamarkadaren hasieran izandako ikuskari edo bisio baten ostean, Fuerteventurako mendia [...]

Mallrats (eta II)

Aurrekoan, Victor Gruen arkitektoaren asmakizunaz hitz egin genuen. Gruen, sozialista amorratua, Austriatik Estatu Batuetara alde egitera izan zen behartua, beste asko bezala. 50eko hamarkada hasi orduko, ordea, Gruenek arrakasta ezagutu zuen arkitekto eta urbanista bezala.

Aldiri. Arkitektura eta Abar 4: Mugitu ala hil?

Aldiri. Arkitektura eta Abar aldizkariaren 4. zenbakiak mugikortasuna du hizpide, eta “Mugitu ala hil?” lelopean datorkigu. Duela urte bete hasi zuen aldizkariak kritikaren bidea jorratzen, betiere euskara hutsean eta tokiko arazoei so.

Aldiri aldizkariaren urteurrenarekin batera, hiri-mugikortasunaren aferaren inguruko hausnarketa datorkigu. Mugikortasunak berebiziko garrantzia dauka, bai hirigintzan, bai lurralde-antolamenduan, bai gizartearen eraketan ere; balio beza ale [...]

Futbol, fuutbol, fuuuutbol!

Realak Anoeta estadio berria aurkeztu du gauzatzeko proiektua abian jarri behar dela eman du aditzera; futbol zelaiek, hirietako beste hainbat elementuk bezala, hirien suspertze elementu zentzua hartzen dute maiz, ikur edo sinbolo moduan ikusirik. Ikusleen borondate eta sentimendu politen gainetik -talde batekiko fideltasuna, kirolak dituen balioak…- beti suertatzen dira interes [...]

Miribillako laborategia

Bilboko Udalak 1994an onartu zuen hiri-antolakuntzako plan orokorra. Urte batzuk geroago, 1998an, ordura arte meatzeak jagoteko besterik balio ez zuten mendi magalei sastrakak kentzen hasi ziren egun Miribilla auzoa deritzon lurraldea kolonizatuz.