Author Archives

n E+ Green Home, Unsangdong Architects

Unsangdong Architects, hego koreako arkitekto estudioak, hainbat obsesio jartzen ditu mahai gainean E+ Green Home deritzon proiektu honetan: berdearen erabilera sakratua, tolesdurak, topografia artifiziala… Eta mataza korapilatsu horri koherentzia emateko, energiaren sormenari buruz dihardu proiektuak. Zero Building kontzeptuaren gainetik, hego koreatarrek Energy + kontzeptua asmatu dute, marketing asmo fina erabiliz.

Ondorioa, Passiv House zigilua duen eraikin [...]

Lasto-fardoz egindako etxea, Karrantzan

Bideo entretenigarria, benetan, Karrantzako herrian egindako auzo-lan islatzen duen hau: LASTO-FARDOZKO ERAIKUNTZA KARRANTZAN

8 minutuetan zehar, eraikuntza-prozesu osoa ikusi daiteke; gogora dezagun lasto-fardoak tokiko materialak direla, inertzia termiko handikoak, eta hortaz urrats ekologiko oso txikiarekin. Honen harira, Permacultura Cantabria atariak hurrengo urriak 8an bioeraikuntzako kurtso intentsibo bat antolatu du, tartean lasto-fardozko eraikuntza hizpide dela. Hona hemen [...]

Londres eta ni

Arkaitz Fullaondo soziologoaren mezu bat jaso dut posta elektronikoan, postdoc garaian zuen bloga berpiztu nahi duela esanez. Arkaitz soziologoa da, eta eskarmentu handiko profesionala, gazte den arren. Blogaren izenburua “Londres eta ni” da, eta hain zuzen ere, Architectural Association famatuaren doktoretza ondoko kurtso bat egin zueneko garaiaren bizipenak jasotzen ditu. Bloga bitakora polit bat da, [...]

Getxo Berpiztu! ideia lehiaketa

Getxo Berpiztu! ekimena Getxoko udalak ateratako “Wanted!” lehiaketaren ondorio zuzena da, eta Getxo herriko orube narrituak birgaitzeko asmoz jaio zen, pasa den urtean. Udazkena eta negu osoa parte hartze dinamikak burutzen egon eta gero, Getxo Berpiztuko neskamutilek azkenengo faserako ideia lehiaketa -edo deialdi- bat antolatu dute. Hemen dituzue xehetasun guztiak.

Industriaren hilotzak

Energiak gure mundua mugiarazten du, eta forma ematen dio, sarri, gure arkitekturari. Arkitektura, zenbaitetan, energiaren ondorio da, besteetan biktima, edota energiak sortutako hilotza.
Gure kostaldean badira hainbat hilotz; Lemoizko itsaslabarrean, hormigoizko kubo erraldoiek paradigma energetiko zaharkitu baten testigantza ematen dute; Zorrotzaurreko penintsulan, bertan behera utzitako industriak beren ordua noiz helduko [...]

Bebarru solidarioak

Gipuzkoako Gurutze Gorriak 2011. urtean egindako ekimen baten berri eman du, arkitektook adi irakurri beharrekoa: Donostiako Altza eta Larratxo auzoetatik hasita, eta bebarruak edo atariak lantresna hartuta, bizilagunen arteko elkartasuna sustatzeko programa bat burutu du erakundeak.
513 ataritan burutu den ekimenak 250 partaide baino gehiago inguratu ditu Gurutze Gorriak abian jarritako [...]

Yona Friedman eta museoak

Museo bat aurkeztu du Rafael Moneok, hain kuttuna duen Universitas Studiorum Navarrensis campusean eraiki beharrekoa. Nahiz eta Iruñean eraiki behar duen museoa, Madrilgo plaza aukeratu zuen proiektua «urbi et orbi» ezagutarazteko. 2013. urterako espero da eraikinaren jaiotza, aurrekontuan agertzen diren 25 milioi euroak xahutu eta gero.
Museoaren berri izan nuenean, beste [...]

Kontainerren paradoxa

Plazatik datorkigu, beste behin ere, etxebizitzaren krisia konponduko duen ekimena; honezkero hamaika bide berri ireki zaizkigu higiezinen burbuila zartarazteko, edo, hobe esanda, burbuilaren eztandak jaurti dituen adreilu puskak saihesteko: oraingo honetan berrerabilitako itsas garraiorako kontainerrekin etxeak egiteko ekimena dugu hizpide.

Etxebiz-Hitza Donostian

Egunkarietako orrialde lizunetan topa daitekeen istorioa dirudi, baina aste honetan Estatu espainolean jazotzen diren desjabetzeen tragedia hedabideen portada bilakatu da. Burua galdu duen sistema ekonomiko eta sozial baten beste kontakizun bat dugu Berangoko Kukullaga baserrian gertatu dena. Dakizuenez, aitite-amama bikote batek 2006an 25.000 euroko kreditua eskatu zuen, dirua berehala ematen [...]

Zaramari so

Zaramari kolektiboa osatzen duten Gorka Rodriguez eta Maria Aranarekin bildu naiz arkitektura, jasangarritasuna eta gizartea uztartzen duen proiektu bitxi honetaz gehiago jakiteko asmoz. Zuzendu diedan lehenengo galdera ildo horretatik dator: «Zuen lana arkitektura eta gizartearen arteko eragile bilakatzean datza, ez al da hala?».