n E+ Green Home, Unsangdong Architects

Unsangdong Architects, hego koreako arkitekto estudioak, hainbat obsesio jartzen ditu mahai gainean E+ Green Home deritzon proiektu honetan: berdearen erabilera sakratua, tolesdurak, topografia artifiziala… Eta mataza korapilatsu horri koherentzia emateko, energiaren sormenari buruz dihardu proiektuak. Zero Building kontzeptuaren gainetik, hego koreatarrek Energy + kontzeptua asmatu dute, marketing asmo fina erabiliz.

Ondorioa, Passiv House zigilua duen eraikin bitxia, energia oso gutxi kontsumituz aparte, energia sortzailea dena. Horretarako Kolon Teknologia Institutoaren laguntza jaso dute arkitektoek, eraikinean txertatu diren 95 teknologiak modu egokian atontzeko.

Non gelditzen da arkitekturaren izaera bitartekari teknologiko hauen guztien artean? Ba al dago lekurik arkitektoen asmakuntza gaitasuna jorratzeko, edo eko-teknologien menpe jarraituko